Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Jabetze Eskolak 16 jarduera eskainiko ditu, udaberrian

Ostirala, 2022ko Martxoaren 04a

2022ko udaberriko zikloa martxoaren 23an hasi eta ekainaren 14ra bitartean gauzatuko da. Izen-emateko epea otsailaren 21ean irekitzen da.

Tolosako Jabetze Eskolaren udaberriko programak 16 jarduera eskainiko ditu, horietako bost, jatorri anitzeko emakumeentzako Guretzako gunearen barruan daudenak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun sailak antolatuta.

Askotariko gaiak eta berdintasunaren bidea lantzeko tresna berrien aukera zabala biltzen ditu: liburu berrien solasaldiak; emakumeen autoestimu eta erresilientzia desberdintasunei aurre egiteko jarduerak; kontzientziaren eta gorputzaren mugimenduaren bidez osasuna zaintzeko ekintzak; xilografian, pinturan eta argazkigintzan errebindikazio-sorkuntzak jorratzeko ikastaroak; batukada feministaren danbor-hotsak; haurtzaroko sexu-indarkerian sakontzeko aukera; emakume migratzaileentzako informazioa ikasketen homologazioari buruz eta zaintza profesionalaren arloan lan egiteko; sendabelar eta xaboi naturalen tailerrak autonomia eta praktika ekologikoak garatzeko…

Jarduera horietan gai, ikuspegi, liburu, ikasketa, esperientzia, tresna, erritmo, gogoeta eta erronka
berriak landuko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko bizitza
pertsonalean, kolektiboan, sozialean eta politikoan.

Izen emateak eta ordainketak

Jarduera guztiak aurrez-aurrekoak izango dira. Beharrezkoa balego edukierak eta osasun eta segurtasun
neurriak mantenduko dira. Osasun egoeraren arabera, saio batzuk modu birtualean egiteko aukera egongo litzateke. Jarduera guztietan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago. Ekintzetan parte hartzeko izen ematea online izango da.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb