Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK 2022-2023

Osteguna, 2022ko Maiatzaren 12a

PEÑASKALEN AURREMATRIKULA EPEA IREKITA

 

"Aurreko urteetan bezala, 2022-2023 ikasturteko Oinarrizko Graduko Heziketa Ziklorako (lehen Oinarrizko Lanbide Heziketa) aurrematrikula egiteko epea ireki dela jakinarazi nahi dizuegu. Prestakuntzaren helburua da ikasleek aukera izatea prestakuntza jasotzen jarraitzeko edo lan-merkatuan sartzeko. Ikasleak animatzen ditugu beren prestakuntzarekin jarraitzera eta bigarren hezkuntzako graduatua edo DBHG lortzera. Horretarako, ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen dira , ikasleren interesei eta beharrei erantzuteko, eta familiarekin etengabe komunikatzen dira. Espezialitate guztiek dute lan-ingurunean aurkituko luketen ekipamendua eta teknologia"

 

Programa honetan sartzeko baldintzak honako hauek dira:
- DBHn Eskola Graduatuko titulurik gabeko gazteak izatea (DBHko bigarren kurtsoa egina gutxienez)
- 15 eta 17 urteen artean (programa hasten den urtean beteak).
- DBHko tituloa ez duten 17 urte edo gehiagoko pertsonak..

 ikastaro-eskaintza hau da:
- Elementu Metalikoen Fabrikazioa.: Soldadura-Galdaragintza.
- Sukaldaritza eta Jatetxe-Arloak

 Beste argibiderik behar baduzue Tolosako Peñaskaleko OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAren, Peñaskaleko ikastaro-eskaintzaren edo beste edozein gairen gainean, gurekin jar zaitezkete harremanetan 943 67 61 61 telefonoan (Marian), edo e-mail bidez: marian.delgado@grupopenascal.com, eta bisita bat egin dezakezue instalazioak ezagutzeko.

· Aurreiskripziorako epea : maiatzaren 9tik 27era
· Matrikularako epe arrunta: uztailaren 15tik 19ra

 

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb