Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Lore Artean elkarteak “udaberria loreztatuko” du loreen kontsumoa sustatzeko ekimen batekin

Asteartea, 2022ko Maiatzaren 17a

  • Gipuzkoa Merkatariak Federazioaren barne dagoen Lore Artean elkarteak jendea loradendetara hurbiltzera animatzen du, udaberrian eskuragarri dagoen eskaintza anitza eta sasoiko joerak ezagutzeko.
  • Kanpainan parte hartzen duten loradendetan erosketak egiten dituzten bezeroak lore-sorten eta 10 euroko deskontu-txartelen zozketan sartuko dira.

·         Gaurtik ekainaren 11ra bitartean garatuko den ekimenean, 27 loradendak hartzen dute parte, Gipuzkoako hainbat udalerritakoak: Arrasate, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Ordizia, Tolosa, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

 

Lore Artean Gipuzkoako Loradenden Elkarteak ‘Udaberria loreztatu’ kanpaina abiarazi du, loradendak ikusarazi eta hain sasoi berezian loreen kontsumoa sustatzeko. Gaurtik ekainaren 11ra bitartean garatuko den ekimenean, 27 loradendak hartzen dute parte, Gipuzkoako hainbat udalerritakoak: Arrasate, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Ordizia, Tolosa, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

 

Gipuzkoa Merkatariak Federazioaren barne dagoen Lore Artean elkarteak jendea loradendetara hurbiltzera animatzen du, udaberrian eskuragarri dagoen eskaintza anitza eta sasoiko joerak ezagutzeko.

‘Udaberria loreztatu’ kanpainan parte hartzen duten loradendetan erosketak egiten dituzten bezeroak lore-sorten eta 10 euroko deskontu-txartelen zozketan sartuko dira. Hain zuzen, 27 lore-sorta eta 27 txartel zozkatuko dira, denda bakoitzeko bana.

Ekimenak sare sozialetan ere izango du bere isla, sektorea ikusarazteko hainbat ekintzen bidez. Elkartera atxikita dauden loradendak izango dira egitasmoaren protagonistak.

Kanpainaren atariko ekintza gisa, Tolosako Gaztelako Atean lore-apaingarri ikusgarri bat jartzeaz arduratu da Lore Artean joan den asteburuan, Lore eta Landare Azokaren harira. Zuntzez eta lore lehorrez egindako 600 estola inguruk osatzen dute obra, eta datozen asteetan ikusgai egongo da.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb