Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022ko laguntza-planak 74 programa jasotzen ditu eta aurrekontua 600 milioi baino gehiagokoa da

Ostirala, 2022ko Maiatzaren 27a

Informazio-jardunaldia datorren ekainaren 2an egingo da Lehiberri Zentroan

Datorren ekainaren 2an Tolosaldeko enpresek aurrez aurre ezagutu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-plana. Plan horrek 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du, eta laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari.

Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, saioa Lehiberri Zentroan egingo da, goizeko 09:30etik 11:30era. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egin dezaten tartea egongo da. Amaitzean, tokiko enpresa bat bisitatuko da.

Ekitaldian izango dira Cristina Oyon, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendaria; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia; Maite Subinas, Basque Trade & Investment-eko Enpresa Zerbitzuen arduraduna; Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria; Txema Fernandez, Ihobeko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria; eta Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria. Bakoitzak bere arloko programen xehetasunak azalduko ditu. Enpresek, beraz, laguntza-lerro bakoitzaren xehetasunak jakin ahal izango dituzte eta euren premietara ongien egokitzen dena aurkitu ahal izango dute.

 

Informazio gehiago:

https://www.tolosaldeagaratzen.eus/agenda/euskadiko-enpresa-txiki-eta-ertainentzako-eusko-jaurlaritzaren-2022ko-laguntzen-planaren-aurkezpena/



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb