Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Novia Salcedo Fundazioaren "Beta Joven" programa

Asteartea, 2022ko Maiatzaren 31a

Novia Salcedo Fundazioak "Beta Joven" programa jarri du abian, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen ekintza-plan integratuak egiteko helburu orokorrarekin, haien enplegagarritasuna hobetuko duten gaitasunen entrenamenduaren bidez, hainbat enpresak proposatutako banakako prestakuntza-planen bidez.

Gazteentzako kualifikazio eta lan-esperientzia programa

Programa honen helburu orokorra 16 eta 29 urte bitarteko 166 gazte kalteberekin ekintza-plan integratuak egitea da. Helburu bikoitza duen programa berritzailea da:

Gazteentzat:

  • Enplegagarritasuna hobetuko duten gaitasunak trebatzea, enpresek eta erakundeek proposatutako prestakuntza-plan indibidualizatuen bidez, eta NSFko lan-aholkulariek eta enpresan tutoretza-lanetan esleitutako eta prestatutako pertsonak gainbegiratuta.

Enpresentzat:

  • Enpresei eta erakundeei talentu gaztea sartzeko eta garatzeko aukera ematea, eta, horrekin batera, eraldaketako eta etorkizuneko erronka estrategikoei erantzuten laguntzea, kalteberatasun-egoeran dauden gazteekin konpromisoa hartzearekin batera.

Gazteek parte hartzeko baldintza

Euskadin bizi eta baldintza hauetakoren bat edo batzuk betetzen dituzten 16 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago BETA JOVEN programa:

  • Erdi Mailako Lanbide Heziketa, DBH edo 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak dituzten gazteak.
  • Iraupen luzeko langabeak: azken 18 hilabeteetan 12 hilabetez (360 egun) langabezian egon diren edo dauden pertsonak.
  • Era berean, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatutako migratzaileak eta/edo errefuxiatuak aukeratu ahal izango dituzte, bizileku-baimenarekin eta/edo errefuxiatu-izaera egiaztatzen duen txartelarekin.

Eskatzailearen profila enpresak eskainitako profilari egokituko zaio.

Deialdiko plazak honela banatuko dira: % 52 Bizkaian, % 34 Gipuzkoan eta % 16 Araban.

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb