Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

13 ikastaro eskainiko dira, urriaren 17tik 21era ospatuko den IKT Astean

Astelehena, 2022ko Urriaren 10a

Ikastaroak goizetan, eguerdietan eta arratsaldetan eskainiko dira, doan, eta nahi adina hitzordutan izena eman ahal izango da.

Tolosaldeko IKT Astearten XIV. edizioa urriaren 17tik 21era ospatuko da, enpresen egunerokoan tresna digitalak txertatzeko eta horien erabileraren inguruko jakintza zabaltzeko helburuarekin.

Guztira doako 13 ikastaro eskainiko dira, hala nola, WhatsApp Bussiness, sare sozialak, Power BI edo datuen kudeaketarako RPA tresnei buruzkoak. 

Goizetako tailerrak enpresei zuzendutakoak izango dira; eguerdietan komertzioak izango dira hartzaile nagusiak; turismo sektorean lan egiten duten establezimendu eta ostalarientzat zentratutakoa izango da arratsaldeko lehen saioa. Dena den, interesa duen edonork ere parte hartu ahal izango du edozein ikastarotan.

Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena, tolosaldeagaratzen.eus webgunean.

Programa

Goizak | Enpresak
Lehiberri Zentroa

Urriak 17, astelehena
09:00-13:00
Aprobetxatu LinkedIn-en potentziala zure enpresan

Urriak 18, asteartea
09:00-13:00
Power BI: bere erabileraren onurak

Urriak 19, asteazkena
09:00-12:00
Eraldaketa digitalaren erronkak eta aukerak

Urriak 20, osteguna
09:00-12:00
Nola egin aurre gure enpresen zibersegurtasun arriskuei

Urriak 21, ostirala
09:00-12:00
RPAk, automatizatu barneko prozesuak

Eguerdiak | Komertzioak

Urriak 17, astelehena, Villabonako KZ Gunea
14:00-16:00
2022ko berrikuntzak eta 2023rako joerak: atera zukua Instagram perfilari

Urriak 18, asteartea, Villabonako KZ Gunea
14:00-16:00
WhatsApp Bussines, salmentarako kanal gisa

Urriak 19, asteazkena, Tolosako Oriaburu eraikina
14:00-16:00
2022ko berrikuntzak eta 2023rako joerak: atera zukua Instagram perfilari

Urriak 20, osteguna, Tolosako Oriaburu eraikina
14:00-16:00
WhatsApp Bussines, salmentarako kanal gisa

Arratsaldeak | Edonorentzat
Lehiberri Zentroa

Urriak 17, astelehena
17:00-19:00
Sare sozialetako nobedadeak, turismo sektorerako

Urriak 18, asteartea
17:00-19:00
Sortu zure oinarrizko webgune erabilgarri bat

Urriak 19, asteazkena
17:00-19:00
Ezagutzen duzu bisitatzen zaituen turista?

Urriak 20, osteguna
17:00-19:00
Nomada digitalentzat erremintak: kudeatu zure negozioa akatasun osoz



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb