Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Gaur Argiaren ‘Ilargiak eta landareak’ agendaren aurkezpena egingo da kultur etxean

Osteguna, 2022ko Urriaren 13a

Herritar guztientzat irekia izango da eta Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak hitzaldi bat eskainiko dute 18:00etatik aurrera

Urriaren 13an, osteguna, Argiak kaleratzen duen ‘Ilargiak eta landareak’ agendaren aurkezpena egingo da Alegiako kultur etxean. Bizi Baratzea egitasmoaren barruan, Argiak urtero argitaratzen du agenda hori. Agenda ilargiaren araberako urte guztiko lanak biltzen dira. Astero nola egin baratzean, fruitu arboletan, lorategian eta basoan: noiz eta zer erein, zer landatu, nola inausi, nola tratatu, zer uzta jaso, nola txertatu…

Landareekin egiten diren lanak jaso eta ikasteaz gain, agendan idatziko daitezke gure bizitzako hitzorduak, gogoan hartu beharrekoak eta gainerakoak.

Lanen liburu-agenda honek sei urteko ibilbidea du. Bertan landareekin lotutako jakintza osoa irakurri ahalko duzu. Jakoba Errekondoren urteetako jakintza eta esperimentazioarekin zehaztasunez eta mimoz egindako lanaren emaitza da. Barazkiak, fruituak, loreak, zuhaitzak, polinizatzaileak eta abar luze bat behar bezala zaintzeko balio du.

Aurkezpena urriaren 13an 18:00etan izango da kultur etxean eta agendaren egile diren Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak hitzaldi bat eskainiko dute. Iñaki Sanz Azkue biologoak ere hartuko du parte eta hitzaldiaren ostean, Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek piztiei buruzko bertso zaharrak abestuko dituzte. Herritar guztientzako irekia izango da eta gaian interesa duen orori bertaratzeko gonbitea egiten zaio.

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb