Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Enpresa-egonaldietarako bekak 2022-2023 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, lantokiko prestakuntzako modulua egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat

Osteguna, 2022ko Urriaren 13a

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Baldintzak:
  • 2022-2023ko ikasturtean bigarren mailan matrikulatuta egotea eta lantokiko prestakuntzako modulua irailetik abendura bitartean egitea.
  • Enpresak interesa izatea onuradunak egonaldia bertan egiteko. Enpresaren interes hori gauzatuko da II. eranskineko lankidetza-hitzarmena sinatuta.
  • Ez izatea 30 urtetik gora, 2022ko abenduaren 31n, salbu eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen kasuan, horiek ez baitute adin-mugarik izango.

 

Edukia:

Xedea:

Enpresako egonaldi-beketarako deialdia egitea, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean (2022-2023ko ikasturtea) egiten duten eta 2023ko martxoan ebaluatzen diren lanbide-heziketako ikasleentzat.

Prestazio ekonomikoa:

487 beka emango dira, eta onuradun bakoitzak, gehienez ere, 1.800 euro garbi jasoko ditu.

Epea:

2022/10/14

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián.

Gran Vía, 85 Bilbao.

Telefonoa: 012

Eremua: Euskadi
Iturria:
2022-09-14ko 176. EHAO.
Erlaziodun Loturak:
Deialdia
Informazioa



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb