Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

BUELTAKA HAUR SAHARARREN ALDE

Asteartea, 2023ko Maiatzaren 02a

NON: Berazubiko Futbol Zelaiko Atletismo Pistan

NOIZ: Maiatzak 7ean 9:30etatik 13:30etara

ZERGATIK: Orain dela 47 urte sahararrei euren lurraldetik bota zietelako, ordutik saharar errefuxiatu kanpamentuetan biziraun direlako. Neguan hotz, udan aguanta ezina den bero, itzalik ez, ur gutxi eta oinarrizko beharrak asetzeko zailtasuna dutelako. Mendebaldeko Saharara, euren sorterrira itzuli behar dutelako eta bitartean gure laguntza behar dutelako.

ZERTARAKO: Orain dela 37 urte lehen haur sahararra Gipuzkoara iritsi zelako, Oporrak Bakean programaren baitan. Oporrak bakeanek, haur sahararrei uda lasaiago bat pasatzen laguntzen die, ondo elikatzeko aukera ematen die, osasun errebisioen bidez tratamentuan jartzeko aukera ematen die, eta hezkuntzan laguntzen die beste hizkuntza, ohiturak eta kultura ikasiz. Gainera beste errealitate bat ezagutuz, euren lurraldera itzultzeko borrokarako indarrak ematen dizkie. Ahalik eta haur gehienek programan parte hartzeko euren bidaia, mantenua eta aisia finantzatu behar direlako.

NOLA: 1.- Maiatzak 7an ahalik eta pertsona gehien Berazubira agertuz eta jai giroan pistan ematen dituzuen buelta bakoitzeko euro 1 dohantzan emanez. 2.- Kilometro ugari egingo dituen korrikalariak animatuz eta korrikalari hauentzat laguntzaileak topatuz (dendak, tabernak, jatetxeak, enpresak, eskolak, udaletxeak…) eta laguntzaile hauek korrikalariek egingo dituzten buelta bakoitzagatik dohantza emanez. Buelta bat (400m) = Euro 1 Kilometro 1 = 2 buelta eta erdi = 2 euro eta erdi 5 kilometro = 12 buelta eta erdi = 12 euro eta erdi 10 kilometro = 25 buelta = 25 euro Maratoi erdia (21 kilometro) = 52 buelta eta erdi = 52 euro eta erdi Maratoi osoa (42 kilometro) = 105 buelta = 105 euro

 

Tolosaldea Sahararekin elkarteko kontu korrontean ere egin dezakezu zure dohantza: Kutxabank 2095 5081 93 1062503346

 

 

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb