Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK 2023-2024

Astelehena, 2023ko Maiatzaren 08a

Aurreko urteetan bezala, 2023-2024 ikasturteko Oinarrizko Graduko Heziketa Ziklorako (lehen Oinarrizko Lanbide Heziketa) aurrematrikula egiteko epea ireki dela jakinarazi du Peñascalek. Prestakuntzaren helburua da ikasleek aukera izatea prestakuntza jasotzen jarraitzeko edo lan-merkatuan sartzeko. "Ikasleak animatzen ditugu beren prestakuntzarekin jarraitzera eta bigarren hezkuntzako graduatua edo DBHG lortzera. Horretarako, ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen dira , ikasleren interesei eta beharrei erantzuteko, eta familiarekin etengabe komunikatzen dira.Espezialitate guztiek dute lan-ingurunean aurkituko luketen ekipamendua eta teknologia."

Programa honetan sartzeko baldintzak honako hauek dira:

• DBHn Eskola Graduatuko titulurik gabeko gazteak izatea (DBHko bigarren kurtsoa egina gutxienez)

• 15 eta 17 urteen artean (programa hasten den urtean beteak).

• DBHko tituloa ez duten 17 urte edo gehiagoko pertsonak.

Ikastaro-eskaintza hau da:

• Elementu Metalikoen Fabrikazioa.: Soldadura-Galdaragintza.

• Sukaldaritza eta Jatetxe-Arloak

 

• · Aurreiskripziorako epea : maiatzaren 8tik 26era

• · Matrikularako epe arrunta: uztailaren 14tik 18ra

Informazio gehio:

 943 67 61 61 telefonoan (Marian), edo e-mail bidez: marian.delgado@grupopenascal.com



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb