Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Tolosako Aranburu Jauregian kultur tailerretako 185 ikasleren lanak ikusi ahal izango dira ostegunetik aurrera

Asteartea, 2025ko Ekainaren 17a

Urtean zehar Tolosako Udalak antolatutako kultur tailerretan parte hartu duten ikasleek beren lanak erakutsiko dituzte urtero bezala, Aranburu Jauregian. Orotara, 185 ikasleren lanak izango dira ikusgai jauregiaren bi solairuetan, ekainaren 19tik uztailaren 12ra arte. 

Diziplina artistiko ugari barne hartuko ditu erakusketak; hala nola, argazkigintza, zeramika, pintura eta brodatuak. Bisita-ordutegia ohikoa izango da, 17:30etik 20:30era, asteartetik larunbatera. Jaiegunetan itxita egongo da eta beraz, San Joan egunean ezingo da erakusketa bisitatu.

Bestalde, datorren urteko tailerretan izena emateko epea uztailean zabalduko da eta sanjoanen ostean emango ditu Udalak horren inguruko xehetasunak.

 

Antzerki-emanaldia, ostiralean

Datorren ostiralean, hilak 20, antzerki-tailerrean aritutako ikasleen emanaldia izango da Leidorren, arratsaldeko 20:00etan. Lehen aldiz, Amaia Ruiz de Galarretaren gidaritzapean egin dute tailerra ikasleek, eta aurten 7 bekatuak lana eskainiko dute. 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb