Andragorak, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, abiatu du ikasturte berria. Arretarako zerbitzu hainbat ez ezik, elkargunerako espazioak eta formazio saioak eskainiko ditu aurten ere. Hau da eskaintza, zerbitzuei eta elkarguneei dagokienean. Jabetze eskolaren eskaintzaren berri hilabete honetako bigarren hamabostaldian emango da.
Zerbitzuak
Aholkularitza juridikoa
Asteazkenak, bi astetik behin. 16:00-20:00
Aholkularitza psikologikoa
Banakako zerbitzua, txandaka. Asteazkenak: 16:00-21:00. Ostegunak: 10:00-15:00.
Ikasketak eta prestakuntza-ibilbideak homologatzeko aholkularitza
Banakako aholkularitza. Hileko lehenengo asteartean. 16:00-20:00.
Aholkularitza laborala, etxeko langile zein enplegatzaileentzat
Astelehenak, bi astetik behin. 16:15-18:30
Elkarguneak
Indarkeria matxista pairatzen edo pairatu duten emakumeentzako laguntza taldea
Asteazkenak. 10:00-12:00
Indarkeriatik ateratzeko edo iraganean jasandakoa gainditzeko laguntza-espazioa da. Entzunak eta babestuak sentitzea, konpartitzeko topagune bat izatea, tentsio fisiko eta emozionala bideratzea, eta emozioak eta harremanak hobeto kudeatzen ikastea dira helburuak.
Ama sarea, dinamizatutako saioak
Hileko lehen astelehena. 18:00-20:00
Kafe tertulia
Jatorri anitzeko emakumeentzako elkargunea. Asteazkenak 17:00-19:00.
Zerbitzuren bat behar edo elkarguneren batera gerturatu nahi izanez gero, Andragoratik pasa, 943 00 89 67 telefonora deitu edo idatzi, edo andragora@andragora.eus helbidera idatzi beharko da.
Andragora lan egunetan izango da zabalik, honako ordutegian: astelehenetik ostegunera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 bitarte. Eta ostiraletan, 10:00-14:00 artean.



