Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

KULTUR LANTEGIAK IBARRAN

Asteartea, 2025ko Irailaren 16a

MATRIKULAZIOA:
1. Izena ematea: IRAILAK 15-30
1.1.- Izena ematea Ibarrako kultur etxean egingo da, dagokion matrikula orria bertan presentzialki izapidetu eta entregatu ondoren.
1.2.- Ikastaroetan parte hartzaile kopurua mugatua da. Aurreko ikasturteko ikasleek eta Ibarrakoak direnek lehentasuna izango dute matrikulazio lehenengo astean.
2. Parte hartzeko irizpideak:
2.1.- Ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte. Adin-azpikoek ikastaroetan parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute.
2.2.- Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte tailerretan arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Agintariek eta Ibarrako Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.
2.3.- Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen. Ikastaroan zehar behar izan daitezkeen materialak ikastaroko ikasleek eramango dituzte.


PREZIO PUBLIKOAK APLIKATZEKO ARAUAK:
1. Inskribatutako pertsonek lauhilekoaren amaierara arte jarraitu beharko dute.
2. Kobrantza helbideratu egingo da, interesdunak emandako kontuan.
- Lehen lauhilekoa: 2025eko abenduaren 1ean
— Bigarren lauhilekoa: 2026ko martxoaren 2an
3. Hobaria:
* Ikasle txartela: Tasaren %25
"Ikasle txartela" edo ikasle-izaera egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzeagatiko hobaria, ikastaroetan izena emateko epearen azken egunean gehienez 24 urte dituzten ikasleei soilik aplikatuko zaie.
* Errentagatiko hobari orokorra: Hobaria kalkulatzeko, aurreko ekitaldiko errentaren likidazio-oinarriari buruz erantsitako taula hartuko da kontuan, eta bizikidetza-unitatea hartuko da kontuan kalkulua egiteko.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb