Alvaro Beñaranek 0-6 urteko haurren familiei zuzendutako hitzaldia eskainiko du Sakramentinoetan, urtarrilaren 15ean, ostegunean, arratsaldeko 17:30ean.
“Mugak eta arauak haurraren garapenean: zein da horien zentzua?"
Hitzaldian zehar, haurren garapenean muga eta arauek duten garrantziaz hausnartzeko aukera izango da, eta familiei egunerokoan lagungarri izan daitezkeen gakoak partekatuko dira.
Era berean, HH2tik aurrerako haurrentzat zaintza zerbitzua eskainiko da, behar izanez gero.



