Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Anoetako jaien giroan murgilduta, herriko DBH3ko ikasleek "Gazteon Anoeta" proiektua aurkeztu dute

Asteartea, 2026ko Ekainaren 09a

Anoetako jaien giroan murgilduta, herriko DBH3ko ikasleek "Gazteon Anoeta" proiektua aurkeztu dute plazan. Azken asteetan egindako lanketa sakon baten ondoren, uztailean zehar egingo den aisialdi egitaraua ezagutarazi dute, plazan irakurri duten mezu baten bidez.

Herria eraikitzeko prest dauden gazteak

Agerraldian azaldu dutenez, proiektu hau gazteek herrian duten lekua "birpentsatzeko" aukera izan da. "Askotan entzuten dugu gazteok gutxiago hartzen dugula parte edo pantailei begira gaudela, baina proiektu honek erakutsi digu herria eraikitzeko gai garela", adierazi dute manifestuan. Lehen aldiz, euren ideiak entzunak eta kontuan hartuak izan direla azpimarratu dute, eta prozesu osoa (pentsatu, prestatu eta antolatu) euren kabuz egin dutela, hainbat eragileren bidelaguntzarekin (Gazte Asanblada, Udala, Ikastola eta gaztelekuko zein kale hezitzaileak).

Uztaileko egitaraua

Uda honetarako prestatu duten eskaintza zabala da eta gazteen arteko harremanak sustatzea du helburu:

  • Ginkana: DBHko ikasleentzat bereziki pentsatua.

  • Kirolak: Bolley, futbola, soka-tira eta brilleta txapelketak.

  • Kultura: Tailerrak eta kontzertuak.

  • Gazteon Afaria.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb