Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

"Udaletxea" gaiarekin bat egiten duten entitateak:

Albizturko Udala

Albizturko Udalak haurrei, gazteei nahiz helduei zuzendutako formakuntza jarduerak antolatu ohi ditu urtean zehar, herritarren parte hartzea sustatzeko asmoz.

Berastegiko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak

Berastegiko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak hainbat formakuntza ikastaro antolatu ohi ditu urtean zehar, herritarren parte hartzea bultzatzeko helburuarekin.

Tolosa Udaleko Euskara Saila

Tolosako Euskara Zerbitzuak hainbat ekintza edo iharduera antolatu ohi ditu, guztiak euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Honekin batera, hainbat dirulaguntza eskaintzen ditu euskararen erabilerarengatik, esaterako, web orrien diseinua euskaraz egiten dituztenei hain zuzen.

Tolosako Udaletxeko Berdintasun Saila

Berdintasun Sailaren xedea Tolosako emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzea eta generozko diskriminazioarekin bukatzea da. Horregatik, 2008-09 ikasturtean, "Jabekuntza eskola" abian jarriko du, aurreko helburu horiek lortzeko asmoz.

Villabonako Udaletxeko Kultura saila

Kultur ekintzak antolatzen ditu: kultur etxean (kultur tailer aukera zabala), erakusketak, Gurea aretoan (zinema emanaldiak) eta bestelakoak. Hori guztia, kultura sustatzeko eta parte hartze aktiboa sustatzeko.

Irurako Udaletxeko Euskara Saila

Herrian euskara ikasteko eta erabiltzeko ekimenak gauzatzen ditu. Euskara ikasteko dirulaguntzak ematen ditu. Udaletxeen euskararen erabilera normalizatzeko plana bideratzen du.

Baliarraingo Udaletxea

Baliarraingo udaletxeak hainbat formakuntza jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar (hala nola eskulanak...) bertako biztanleen parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Ikaztegietako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak

Ikaztegietako udaletxeak hainbat formakuntza jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar (hala nola, aerobica, mantenu soinketa...), bertako biztanleen parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Udalsarea 21

Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien sarea da. Tolosaldea eskualdeko honako udalerriek parte hartzen dute: Albiztur, Alkiza, Bidegoian, Larraul eta Tolosa. Tokiko iraunkortasunaren alde lan egiteko eta Ekintza planean jasota dauden jarduerak gauzatzeko konpromezua hartu duten udalerriak dira. Ingurumen eta iraunkortasunarekin lotu ...

Amezketako Udaletxea

Amezketako Udaletxeak herritarrei zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu: 3. adinekoei zuzendua, etabar. Herritarren parte hartze aktiboa bultzatzea dute helburu.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb