Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

"Kirol elkarteak" gaiarekin bat egiten duten entitateak:

Aizkardi Mendizale elkartea

Mendizaletasunari lotutako ekintza eta iharduera ezberdinak antolatzen ditu: mendi astea, mendi irteerak-ibilaldiak, etabar.

Danena Halterofilia

Kirol eskaintza: Halterofilia.Bai neskei eta mutilei zuzendua, adin mugarik gabe. Egunero dihardute kirola egiten, igandeetan ezik, Olaederrra kiroldegian.

Intxurre Pilota Eskola

Kirol ikastaroak antolatzen dituzte, bai begirale eta baita talde barneko kideei. Pilota irakasteaz gain (entrenamentu eta txapelketetan oinarrituz) formakuntza ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Alegiako Mendi Asanblada

Mendizaletasunarekin lotutako ekintzak eskaintzen ditu, bereziki, mendi irteerak izaten ohi dira. Hilabetean behin, mendi irteera antolatzen dute, Euskal Herrian zehar izaten dira nagusiki eta Pirineo aldera ere joaten dira. Ekintza hauekin, jendearen parte hartzea sustatzea dute helburu.

Uzturpe Jockey taldea

Gipuzkoa mailako txapelketetan parte hartzen duen jockey taldea, neskei eta mutilei zuzendua. Helburua, jendeak parte hartzea kirol jarduera honetan.

Ibarrako Xake elkartea

Xake ikastaroak eskaintzen ditu: gaztetxoetatik hasi eta gorantz adin mugarik gabe, neskak nahiz mutilak izaten dira.

Lau-Buru K.E

Areto futboleko elkartea da, mutilek osatutako taldea alegia. Zilarrezko mailan daude eta areto futbola zabaltzeaz gain, ahaleginak bideratzen dituzte sailkapenean aurrera joateko eta toki garrantzitsu bat eskuratzeko.

Belabieta K.E

Gimnasia Erritmika eskaintzen du, gaztetxoei zuzendutako ikastaroak alegia. Helburua, gaztetxoak kirola ezagutzera bultzatu eta kirola eginez gozatu.

T.A.K.E.

Saskibaloia sustatzea dute helburu. Beraien nahia, batetik, kirolaz pertsona garatu ahal izatea da eta bestetik, saskibaloia praktikatzeko aukera paregabea jendeak aprobetxatzea.

Alpino Uzturre

Mendizaletasunarekin lotutako ekintzak antolatzen dituzte: mendi irteerak, eskolarteko mendi martxa, iraupen eskiko ikastaroak, etabar. Helburuak, mendizaletasunaren sustapena eta jendearen parte hartzea antolatutako ekintzetan.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb