Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

"Bestelako elkarteak" gaiarekin bat egiten duten entitateak:

Antxon Bandres Bidariarien Txokoa

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, bidaiaren inguruko gaiak jorratzen dituen liburutegi, topagune, areto zein txoko honek, bidaien munduak ukitzen dituen eremu zabaletako gaiak jorratzen eta hedatzen dihardu. Urtebete martxan daraman proiektu berritzaile honek, bidaiazaletasuna jorratzea du xede.

Berdinbide

Berdinbide elkartea berdintasunaren alde lan egiten duen gizonez osatutako elkarte bat da. Euren helburua formakuntzaren bitartez, genero berdintasuna praktikan jartzea etxe-giroan. Etxeko zereginetan kontzientziatzea dute helburu. Ikastaro ezberdinak antolatzen dituzte: garbiketa, plantxa, sukaldaritza, haurren zain ...

Minbiziaren aurkako elkartea

Minbiziaren aurkako elkarteak Gipuzkoako lurraldean, eskualdeka zehazki, hainbat ikaskuntza jarduera eta ekintza ezberdin antolatzen ditu, oinarri eta ardatz nagusia minbiziko gaixotasuna delarik.

Hutsunea Betez

"Hutsunea Betez", herriko emakume talde batek osatzen du. Talde honek hainbat ekintza eta iharduera antolatzen ditu, parte hartze aktiboa sustatzeko eta emakumeen beharrak asetzeko helburuarkin.

Bizkor Guraso Elkartea

Albiztur Ikastetxeko haurren gurasoek osatzen dute elkartea. Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat antolatzen dituzte ekintza ezberdinak. Ekintzen eskaintza oparoa izan ohi da: irteerak, jokuak, festak, etabar.

Alkartasuna Biltokia

Alkartasuna Biltokia pertsona erretiratuek osatzen duten elkartea da. Helburu nagusia, anoetar erretiratu, alargun eta ezinduen bizitza sozialean eta kulturalean parte hartzea sustatzea da. Honekin jarraituz, Anoetan bizi diren erretiratu eta pentsiodunak biltzea da bestelako helburua, eta bazkide guztien arteko konexioa lortzea.

Lagunak Guraso elkartea

Ikaztegietako Guraso elkartea bertako haurren gurasoek osatzen dute. Elkarte honek hainbat ikastaro antolatzen ditu haurren aisialdirako eta garapenerako: dantza, areto futbola, etabar. Beraz, elkarte honen eskaintza haurrei zuzendua dago, Ikaztegietako ikastetxeko txikientzat hain zuzen.

Ikastn - Ikaskuntzako Bitartekotza Zerbitzua

Europako Gizarte Fondoak eta Eusko Jaurlaritzak Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako (BOZI) bitartekotza zerbitzu jarri dute abian Tolosaldean. Horren helburua, eskualdeko pertsonek ikastea beren bizi kalitatea hobetzeko eguneroko modutzat hartze ...

Lizardi etxea- 3. adinekoen egoitza

Mota guztietako ekitaldiak antolatzen dira: ikastaroak (eskulanak, pintura, taila...), hitzaldiak, mintegiak... guzti hori pertsona helduei zuzenduak.

Alegiako Jubilatuen elkartea

Mota guztietako ekitaldiak antolatzen dira: ikastaroak (eskulanak, soinketa...), hitzaldiak, mintegiak... guzti hori pertsona helduei zuzenduak.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb