Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

"Bestelako elkarteak" gaiarekin bat egiten duten entitateak:

Santilazpi Guraso Elkartea

Elkarte hau Imaz Bertsolaria eskolako haurren gurasoek osatzen dute. Haurrentzako aisialdi ekimenak antolatu ohi dituzte, gurasoei zuzendutako hitzaldi eta tailerrak. Honez gain, eskolaren zerbitzuak hobetzeko laguntzen dute.

Amarozko auzo elkartea

Bizilagunek eskatutako edozein aktibitate soziokultural bultzatu eta sustatu. Guztioi dagozkigun arazoez jabe daitezen eta hauek konpontzeko hartu beharreko neurrietan parte har dezaten bermatu. Auzoko bizilagunen artean harremanak, komunikazioa eta elkarbizitza bermatu. Auzoko bizilagun eta Udaletxearen arteko lotura izan araz ...

GaztaƱondo Jubilatuen Elkartea

Mota guztietako ekitaldiak antolatzen dira: ikastaroak (eskulanak, pintura, tailua...), hitzaldiak, mintegiak... guzti hori pertsona helduei zuzenduak.

Otsabi Auzo elkartea

Mota guztietako ekintza eta iharduerak antolatzen dituzte, gazteen beharrak aztertu ostean. Gazteei zuzendutako ikastaro, hitzaldi eta ekintza ugari antolatzen dituzte.

Asvinenea-Arte Eszenikoen Laborategia

Oraindik ez duzu ezagutzen? ... Asvinenea...existitzen den toki bat da. Han gertatzen dena utopia bat besterik ez zen gure garaian. Eta, orain...gure garaian... antidoto bat dago, atsekabeen aurkako gotorleku bat. Eta han Asvinenea sortu zen. Papera, goma-aparra eta makiltxoak bildu eta... sortu! Erremintak, gehi lana, gehi gaz ...

Amarozko Antzerki Artisauak

Amarozko Antzerki Artisauak antzerki talde bat da, lagun artean gozatu eta antzerkiaz ikasteko.

Elizpe Jubilatuen elkartea

Jubilatuei zuzenduriko hainbat iharduera eskaintzen ditu: yoga ikastaroa, gimnasia, eskulan tailerra, etabar. Jubilatuen motibazioa sustatzea da helburu nagusia.

Txinparta Elkarte Gastronomikoa

Txinparta elkarte gastronomikoak herriko zenbait ospakizunetan parte hartu ohi dute, festa nagusienetan alegia. Honez gain, sukaldaritza eta gastronomiarekin zerikusitako ikastaroak eskaintzen ditu.

Biltoki Jubilatuen elkartea

Jubilatu eta Pentsionisten elkartze gunea da. Hainbat ikastaroetan parte hartzen dute, Villabonako udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bitartez: hitzaldiak, irteerak, informatika ikastaroak, etabar.

Bizi-Nahi Erretiratuen elkartea

Erretiratuei zuzendutako ikastaroak antolatzen dira bertan: irteera kulturalak, mahai jokoak, hitzaldiak, bingo, antzerkia, etabar. Helburuak, erretiratuen parte hartzea eta nolabaiteko motibazioa sortzea.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb