Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

"Udaletxea" gaiarekin bat egiten duten entitateak:

Zuloaga Txiki-Ingurumen Eskola

Programa anitz eta ezberdinak eskaintzen ditu, naturarekin erlazionatutakoak hain zuzen ere, esate baterako: oinarrizko programak (Erleak, biodibertsitatea, nolakoak dira arrainak?, Oria ibaia...), eskolako agenda 21 (ikastetxeei zuzentzen dituzten eskaintzak) eta "Garatu" programa (irakasleei zuzentzen diren eskai ...

Uli Zerbitzuen Mankomunitatea

Kultura, kirola, gaztedia, euskara eta bestelako alorrak jorratzen ditu, Leaburu-Txarama, Belauntza, Gaztelu eta Orexa herriak hartzen dituelarik. Gizarte Zerbitzuak daude bertan eta haur, nerabe, gazte zein helduei zuzendutako ikastaroak, lehiaketak... antolatzen dituzte.

Villabonako Udaletxeko Euskara saila

Gurasoei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditu, "euskaraz mintza" esaterako. Gehienbat, herriko ekintzen sustapenean laguntzen du: dirulaguntzak eskaini, zerbitzuak subkontratatuz, etabar.

Anoetako Udaleko Kultura Saila

Kultur arloa jorratzen du; haurrentzako nahiz helduentzako ikastaro anitzak antolatzen ditu, herritarren parte hartze aktiboa bultzatzeko helburuarekin.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea

Kultur, kirol, gaztedia, euskara eta bestelako alorrak jorratzen ditu, Zizurkil, Larraul, Aduna eta Alkizako herriak hartzen dituelarik. Gizarte Zerbitzuak daude bertan eta haur, nerabe, gazte zein helduei zuzendutako ikastaroak, lehiaketak... antolatzen dituzte.

Ibarrako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak

Gurasoei zuzendutako eskolak, prenbentzio programak (erretzeaz uzteko programa...), gatazken ebazpenerako trebetasun tailerra, memoria tailerrak, etabar. Beraz, urtean zehar, hainbat ikastaro antolatzen ditu, beharraren arabera.

Zizurkilgo Udaletxea

Kirola, gazteria, euskara eta kultura arloko ikastaroak antolatzen dituzte udaletxeko sailek. Biztanlego osoari zuzendutako ikastaroak dira. Helburu nagusiak, biztanlegoaren parte hartzea bultzatzea eta ikasteko beste modu batzuetara egokitzea dira.

Ibarrako Udaletxeko Kultura eta Gazteria saila

Kultur eta Gazteria sailak hainbat ikastaro antolatzen ditu, kultur tailerrak hain zuzen ere, 16 urtetik gorakoei zuzendua, esate baterako: altzarien errestaurazioa, pintura, sabel dantza, egur taila, etabar.

Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxea

Kultur (eskulanak, argazkigintza...) eta kirol (pilates, 3.adineko gimnasia...) arloko ikastaroak antolatzen dituzte, bai gazte eta helduei begira.

Haur Liburutegia (Errota)

0-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu: mediateka eta fonoteka zerbitzua, infoteka mikroteka, mailegu zerbitzua, irakurzaletasuna sustatzeko ekintzak, wifi zerbitzua, etabar.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb