Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

"Cuidados de Larga Duración; reto de las sociedades avanzadas"

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM
bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Iraupen luzeko zainketen etorkizuneko ereduari buruzko hausnarketa egiteko beharra azken urteetan
egiaztatutako errealitate demografiko batetik abiatzen da; izan ere, azken urteotan euskal biztanleriaren
zahartzeak Euskadi eta, bereziki, Bizkaia Europako gizarte zaharrenen artean kokatu ditu.
Azken 4 hamarkadetan, 65 urteko eta hortik gorako biztanleria biderkatu egin da; hala, lurraldeko
biztanleriaren % 8tik % 23ra igo da, eta horrek, bizi itxaropenaren etengabeko hazkundearekin eta
kronikotasunaren prebalentziarekin batera, egoera berri batean kokatzen gaitu. Egoera berri horretan,
adinekoen eta mendeko pertsonen beharrei eta zaintzei aurre egiteko orain arte eraiki dugun eredua eta
eman ditugun erantzunak egokitu behar ditugu.
Era berean, azken urteetako aldaketa demografikoez gain, adinekoen itxaropenak eta beharrak ere aldatu
egin dira, eta, horrela, adinekoei zuzendutako zerbitzuak eta baliabideak eraldatzeko erronka eta beharra
sortu da, haien nahiei eta beharrei erantzuteko.
Beraz, iraupen luzeko zainketen arreta beharren testuinguru berri batean gaude, eta hori onartu, baloratu
eta aurreikusi behar dugu, gure zerbitzuak eta erantzunak egokitzeko. Horrela, aurre egin ahal izango diegu
hainbat egoerari, hala nola mendekotasun egoeren igoera, adinekoen etxean geratzeko nahia, familiako
ingurunean zaintzarako aukera urria, eta gizarte arretaren eta osasun arretaren arteko interakzioaren
beharra, egungo erronkei erantzungo dien arreta eta zaintza sistema bat edukitzeko.
Azken urtean COVID-19ak eragindako pandemiaren testuinguruak are gehiago azaleratu du gure
gizartearen zainketen eta laguntzen ereduan gogoeta egiteko eta erantzun berriak planteatzeko beharra.
Uda ikastaro honen bidez, hausnarketa bat sustatu nahi da profesionalen artean eta herritarren artean,
etorkizun hurbilean nahi dugun zaintza ereduari buruz, erantzunak egokitzeko beharrari buruz eta eremu
horretan etorkizuneko garapenaren gakoei buruz.


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak:
Modalitatea: Online/Internet
Ordutegia eta egunak: 9:00 - 13:00
Herria: Bilbo
Iraupena: Balio akademikoa 20 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2021-06-10
Bukaera Data: 2021-06-11
Prezioa: Orokorra 20€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Osasuna
Izenemate bukaera: 2021-6-10

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb