Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

"Desenredando los desafíos y visiones alternativas del sistema económico"

Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM
bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Uda Ikastaro teoriko-praktiko hau unibertsitateko ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako
eta Unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago, baita ekonomialariei eta interesa duen guztiari ere; horiei
guztiei tresnak eskainiko dizkiegu gure garaiaren konplexutasuna aztertzeko, batik bat,
COVID-19aren ondoko etapan, betiere munduko egitura ekonomikoaren dinamika, erronka eta ikusezin
bihurtutako elementu nagusiak zeintzuk diren ulertzeko eta egitura horren inpaktu eta alternatiben
gainean hausnarketa kritikoa egiteko asmoz; horretarako, egungo teoria, proposamen eta eztabaida
nagusiak aztertuko ditugu.


Helburuak
Sistema ekonomikoaren ezaugarri nagusiak eta erronkak aztertzea: doktrina ekonomikoa, globalizazioaren
gobernua, ekonomiaren finantzarizazioa, ekonomiaren digitalizazioa, filantrokapitalismoa, inpaktu
ekologikoa, egiturazko indarkeria...
Sistema ekonomikoak ikusezin bihurtutako elementu nagusiak aztertzea: pentsamendu ekonomikoa, Giza
Garapen Jasangarriaren kontzeptua, desparekotasuna, homogeneizazioa, kontzeptuen kooptazioa, legeen
baterako idazketa, bizitzaren iraunkortasunaren esfera guztiak arian-arian merkantilizatzea...
Globalki proposatutako alternatiba nagusien gainean hausnartzea: garapeneko neurri alternatiboak,
gobernantza ekonomikoa, fiskalitatea, garapenerako politiken koherentzia, transnazionalak eta giza
eskubideak...
Alternatiba ekonomiko nagusien gainean hausnartzea, tokikotik abiatuta: Ekonomia Sozial eta Solidarioa,
Oinarrizko Errenta versus bermatutako lana eztabaida, pluralismoa ekonomiaren irakaskuntzan...


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak:
Modalitatea: Online/Internet
Ordutegia eta egunak: Ekaina 14 - 15 9:00 - 14:00
Herria: Bilbo
Iraupena: Balio akademikoa 20 ordu
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2021-06-14
Bukaera Data: 2021-06-15
Prezioa: Orokorra 55€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Administrazioa
Izenemate bukaera: 2021-6-14

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb