Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Del Oeste norteamericano a las aulas: interculturalidad, literatura, artes

Azalpena

Uda Ikastaroaren helburu nagusia da Ipar Amerikako literaturak, kulturak eta arteek kulturartekotasunaren eta arraza aniztasun garaikidearen adierazpenaren adibide gisa duten garrantzia eta egokitasuna azaltzea, ikasgeletan modu didaktikoan aplikatzeko. Ikastaro hau 2021eko “Multiculturalidad, Literatura y Arte: Del Oeste Norteamericano a la aulas” ikastaroaren ostean planteatzen da. Edizio berri honen helburuak dira aurreko edizioan proposatutako edukiak, ikuspegiak eta materialak zabaltzea.

Hala, ikastaroaren hasieran “Mendebaldearen mitoak” arteetan kultura aniztasunaren eta aniztasun etnikoaren paradigma gisa izan duen adierazpena landuko da. Ondoren, saioak bi ardatz tematiko handiren inguruan garatuko dira.

Alde batetik, “Beste” etnizitate bat izateagatik Ipar Amerikako Mendebaldean “ez-pribilegiatuak” diren komunitateen “AHOTSAK” landuko dira. Txikanoen, afroamerikarren, amerikar indigenen, asiar-amerikarren eta euskal amerikarren komunitateen errealitate sozial eta historikoaren ikuspegi panoramikoa eskainiko da, baita horien ekoizpen literario eta artistikoarena ere.

Beste alde batetik, komunitate horiek beren desberdintasunak adierazi eta nabarmentzeko erabili dituzten “FORMAK” azalduko dira. Ildo horretan, Ameriketako Mendebaldetik eta Mendebaldeari buruz egindako ekoizpen artistikoa landuko dugu: literatura, zinema, komikia eta musika.

Oro har, arte eta kultura ekoizpenaren bidez Ipar Amerikako errealitate sozioetnikora hurbiltzea proposatzen da. Horrela, komunitate horien egoera sozial eta historikoari heldu nahi zaio, eta askotariko bibliografia proposatu nahi da, ikasgeletan erabil dadin gure egungo gizartearen kulturartekotasuna eta aniztasun etnikoa lantzeko.

 

Helburuak

Oro har Ameriketako Estatu Batuen eta bereziki Ipar Amerikako Mendebaldearen historia nahiz errealitate garaikidea eta bertako aniztasun etnikoa eta kulturala hobeto ezagutzea, kulturartekotasunaren paradigma gisa.

Estatu Batuetako desberdintasun etnikoaren eraikuntzari buruzko hurbilpen teoriko bat azaltzea, azterketa etnikoen eta genero azterketen barruan.

Arteak (literatura, zinema, telebista, musika, komikia, etab.) errealitate aberatsa eta kulturartekotasuna adierazi eta transmititzeko duen garrantzia azaltzea.

Estatu Batuetako (bereziki Ipar Amerikako Mendebaldeko) kulturartekotasunaren eta aniztasun etnikoaren nahiz genero aniztasunaren adierazpenarekin lotutako material bibliografikoaren gordailu bat eskaintzea, hezkuntzako etapa desberdinetako ikasgeletan erabiltzeko, eta bereziki, Bigarren Hezkuntzan.

Euskal Herriko eta Espainiako egungo ingurune pedagogikoan Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan dagoen kultura aniztasuna lantzeko ekoizpen kulturalak (literatura, zinema, telebista, musika) erabiltzeak duen garrantziari buruzko hausnarketa proposatzea.

 


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala / Autoprestakuntza / E-learning
Ordutegia eta egunak: Ekainak 27 eta 28, 8:45 - 14:00
Herria: Donostia-San Sebastian
Iraupena: Balio akademikoa 20 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2022-06-27
Bukaera Data: 2022-06-28
Prezioa: 80€ matrikula orokorra
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Eusko Jaurlaritza
Gaia: Gizarte, kultura eta aisialdia
Izenemate bukaera: 2022-6-24

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb