Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Nola lortu irakaslerik onenak? Derrigorrezko euskal hezkuntza publikorako gakoak eta erronkak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hezkuntza sistema momentu historiko baten aurrean dago, izan ere, hezkuntza lege berri baterako oinarriak adostu berri dira. Lan horrek espero den uzta eman dezan, gai ugariri buruz eztabaidatu beharko da sakonki, eta gai horietako bat irakasle kalitatea da.

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen gaia jorratzeko beharra, baina EAEn agerikoa da irakasle kalitatearen aldeko diskurtsoaren eta errealitatearen arteko aldea, besteak beste, azken urteotan ez delako kalitate hori indartzeko berrikuntza nabarmenik egin. Horiek horrela, zer egin behar dugu derrigorrezko euskal hezkuntza publikoan irakasle onenak izateko? Galdera horri erantzuna ematea da Uda Ikastaro honen asmoa. Horretarako, honako gai hauek landuko dira:

a) Egungo derrigorrezko euskal hezkuntza publikoko irakasle lanbidearen egoera

b) Irakasle kalitatearen nazioarteko ereduak

c)  Irakasle lanbide garapenerako neurriak

d)  Irakasleen hautaketa eta ebaluaziorako mekanismoak

e) Administrazio Publikoko beste eredu batzuk

Irakasle kalitateari buruzko nazioarteko ikuspegia duen ezagutza eguneratua eskuratzeko aukera da honako Uda Ikastaro hau, baina horretaz gain, premiazko eztabaidarako espazioa ere bada eta derrigorrezko euskal hezkuntza publikoko eragile guztiak bildu nahi ditu.

Helburuak

Irakasleen kalitatea bultzatzeko eta indartzeko, derrigorrezko euskal hezkuntza publikoaren erronkei buruzko gogoeta egitea, jakintza eguneratua eta nazioarteko ikuspegia oinarritzat hartuta. 

 


Baldintzak:
Hizkuntza: Euskara - Gaztelera
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala / Autoprestakuntza / E-learning
Ordutegia eta egunak: Uztailak 5 eta 6
Herria: Bilbao
Iraupena: Balio akademikoa 20 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2022-07-05
Bukaera Data: 2022-07-06
Prezioa: 80€ matrikula orokorra
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Eusko Jaurlaritza
Gaia: Prestakuntza eta hezkuntza
Izenemate bukaera: 2022-7-1

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb