Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

Zein da helburua?

  • Google Drive zer den ezagutu.
  • Fitxategiak hodeira igotzen ikasi.
  • Fitxategi horiek hodeian kudeatzeko gaitasuna izan (igo, editatu, partekatu, ezabatu...).

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.

Ikastaroaren laburpena

Sarrera
Google Driven esanahiari eta funtzioei buruzko informazio laburra. Doako tresna deskubrituko dugu: Google Drivek fitxategiak online gordetzeko, sortzeko, igotzeko eta partekatzeko aukera ematen digu, taldean lankidetzan aritzeko aukerarekin eta abantaila nagusiekin.
Interfazea eta funtzioak
>Gai honetan, ingurunea nolakoa den eta Google Driveren oinarrizko funtzioak zeintzuk diren aztertuko dugu. Dokumentu bat, beste edozein artxibo edo karpeta bat igotzen ikasiko dugu. Fitxategi bat nola editatu, dokumentu bat Google Driven zuzenean nola sortu eta fitxategiak ezabatzen ikasiko dugu.
Fitxategiak partekatzea
Gai honetan, gure lagun eta senitartekoekin artxibo ezberdinak nola partekatu aztertuko dugu. Google Drivek partekatzeko eskaintzen dituen aukerak aurkituko ditugu. Are gehiago, partekatutako artxiboak norbaitekin edo pertsona guztiekin partekatzeari nola utzi azalduko dugu.
Deskargatu fitxategiak
Google Driveko fitxategi garrantzitsuak gure ordenagailura deskargatzen ikasiko dugu. Urrats erraz eta azkarretan, gure ordenagailuan deskarga ditzakegu gure fitxategi guztiak, zuzenean Driven sortu ditugunak, gurekin partekatu dituztenak, baita editatu ditugunak ere.


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelania
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: OsOr 9:00-11:00
Herria: Tolosa
Iraupena: 4 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2026-03-05
Bukaera Data: 2026-03-06
Prezioa: Dohanik
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Informatika
Izenemate bukaera:

Zentro antolatzailea: KzGunea Tolosa
Harremanetako pertsona: Ikerne Lasa
Informazio gehiago: 943023681
Zentroaren posta-e: tutor.tolosa@kzgunea.net


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb