Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Online izapideak Osakidetzarekin

Zein da helburua?

  • Izapide desberdinak Osakidetzako web orrialdetik nola egin ezagutu.
  • Osasun-karpetara nola sartu eta honek dituen aukerak ikusi eta ikasi.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Osasun Txartela eta BakQ identifikazioa eskura izatea.
    Kontsultatu hemen nola lortu BakQ.

Ikastaroaren laburpena

Aurretiko hitzordua
Hitzordu bat erreserbatu, kontsultatu edo bertan behera utz dezakegu, edozein lekutatik, asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan. OTI zenbakiaren eta gure jaiotze-dataren bidez edo osasun-txartel elektronikoaren bidez identifikatu behar gara.
Nire Osasun-karpeta I
Osasun-karpetatik, gure ziurtagiri digitalarekin, modu seguru eta konfidentzialean kontsulta dezakegu gure osasun-informazioa: txostenak, medikazioa, hurrengo hitzorduak eta gure osasunerako interesgarriak diren edukiak. Sartu 'Nire Osasun Karpetara' eta ezagutu zerbitzuak eskaintzen dizkigun aukerak!
Nire Osasun-karpeta II
Osasun-karpetatik, gure ziurtagiri digitalarekin, modu seguru eta konfidentzialean kontsulta dezakegu gure osasun-informazioa: gure medikuarekin bidalitako mezua, gure itxaron-zerrenda kirurgikoak eta eskura ditugun inkesten zerrenda kontsultatu, inprimakiak eta gure osasunerako interesgarriak diren edukietara sartu.
Osakidetza zure gailuan
Gai honetan, ikasturtean zehar orain arte ikusitako guztia egiten ikasten dugu: aldez aurretik hitzordua erreserbatu gure medikuarekin, erizainarekin, kontsultatu edo hitzordu medikoak baliogabetu OTI zenbakiaren bidez. Gure txosten klinikoak ere ikus ditzakegu gure ziurtagiri digitalarekin eta modu seguruan gure gailuaren bidez.
NIK Patrika Digitala
Gai honetan, NIK Patrika Digitala aplikazioa zer den eta zertarako balio duen ezagutuko dugu. Gure kartera digitalean, OTI txartela, liburutegiko txartela, irakasleen akreditazioa eta abar deskargatzen ikasiko dugu. Aplikazioaren konfigurazioa eta aplikazioak behar dituen baimenak ikusiko ditugu.


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelania
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: ArAz 9:00-11:00
Herria: Tolosa
Iraupena: 4 ordu
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2026-03-17
Bukaera Data: 2026-03-18
Prezioa: Dohanik
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Bestelakoak
Izenemate bukaera:

Zentro antolatzailea: KzGunea Tolosa
Harremanetako pertsona: Ikerne Lasa
Informazio gehiago: 943023681
Zentroaren posta-e: tutor.tolosa@kzgunea.net


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb