Berdintasuna eta genero ikuspegiaren gaia jorratzeko hirugarren saioa egingo dute, bihar, Amezketan.
17:00etan hasiko dute saioa, kultur etxeko bigarren solairuko erabilera askotako gelan. beste behin, Amezketako Udalak herritar guztiak, gizon nahiz emakumen, gonbidatzen ditu saioan parte hartzera.
Hirugarren saio honetan, aurreko saioetan landu zena berreskuratuz, Amezketa ideala! irudikatzen saiatuko dira, eta berau lortzeko bidea definitzen eta zehazten ahaleginduko dira saiora gerturatzen direnak.
Bigarren saiora 15 pertsona inguru bertaratu ziren, horregatik saioekin jarraitzea erabaki du udalak, eta horretarako, Emagin ikerkuntza eta formakuntza feministako elkartearekin hiru saio gehiago adostu ditu.
Honekin guztiarekin, Amezketako Udalak gai hauek jorratzen jarraitzeko aukera sustatu nahi du amezketarren artean, eta lehen esan bezala, bihar, 17:00etatik aurrera izango dute horretarako aukera.
| Hasiera data: | 2019-04-16 |
|---|---|
| Bukaera data: | 2019-04-16 |
| Iraupena: | 2 ORDU |
| Ordutegia: | 17:00 |
| Helburuak: | berdintasuna eta genero ikuspegiaren gaia jorratu |
| Hartzaile kopurua: | libre |
Hona hemen Tolosaldean Ikastn-ek antolatu dituen formakuntza jardueren zerrenda. Formakuntza jarduera bakoitzari buruzko informazio zabala eta dagozkien argazkiak aurki ditzakezu.
Formakuntza jarduera hauen helburuak hauexek dira:



