Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Naturan Hezi, lore garaian

Azalpena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea eskatu dugu unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Udaberrian sartzear gauden honetan, gutxi dira bitxilorea, hirusta, San Jose lorea, txikori-belarra, urrebotoia,
korradu-belarra, goilora, zaingorria, bioleta, murruntza edo kirtengorria bereizteko gai direnak. Maialen
Lujanbiok esan zuen bezala, “txori guztiak txori, arbola guztiak arbola eta zomorro guztiak zomorro diren
garaiotan” bizi gara. Baita lore guztiak lore diren garaiotan ere.
Pandemiak eraginda eta bestela ere, eskolak naturara zabaltzeak dituen abantailez ohartuta, asko dira
Euskal Herriko txoko desberdinetan udaberriari ateak zabaldu dizkioten ikastetxeak baina askotan, natura
ezezagunagoa zaigulako, nola jokatu ez dakigulako edo haurrak honelako ingurune batean jolasteak
beldurrak eragiten dizkigulako, zalantzak sortzen zaizkigu.
Ikastaro honen helburua, beraz, zalantza horiei erantzutea da. Alde batetik, naturaren ezagutzan sakonduz
eta bestetik, naturan garatzen den jolasa ulertuz, horretarako zenbait gako emango ditugularik.
Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago
sakontzeko, saio presentzialak ere izango ditugu lehen bi larunbatetan zehar. Saio gehienak, Moodle
plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango
ditugu Zoom plataformaren bidez.
Loratu dadila beraz eskola!
Helburuak
Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemiari eta klima larrialdiari aurre egiteko tresna bezala ulertzea.
Irakasleak naturaren ezagutzan eta naturan ematen den jolasean formatzea.
Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek naturaren eta jolasaren bidez konpetentzia guztiak
bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.
Ikastaroaren laguntzaile espezifikoak
Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. (Kutxa Ekogunea)


Baldintzak:
Hizkuntza: Euskera
Hartzaileak: Unibertsitateko ikaslea Unibertsitarioak ez diren ikasleak Irakasleak Profesionalak Publiko orokorra
Modalitatea: Online/Internet
Ordutegia eta egunak:
Herria: Donostia-San Sebastian
Iraupena: Balio akademikoa: 45 ordu
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2021-03-29
Bukaera Data: 2021-04-30
Prezioa: 106 - 152 € bitarte
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. (Kutxa Ekogunea)
Gaia: Gizarte, kultura eta aisialdia
Izenemate bukaera: 2021-3-22

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb