19:00etatik 19:30era bitartean luzatuko da eta KZ Gunearen You Tubeko kanalean ikusi ahal izango da
Otsailaren 23an, asteartea, KZ Guneak hitzaldi telematiko bat eskainiko du. ‘Argazkigintza mugikorreko aholkuak’ izenburua izango du eta 19:00etatik 19:30era bitartean jarraitu ahal izango da KZ Gunearen You Tubeko kanalean. Hitzaldi bera gazteleraz otsailaren 25ean eskainiko da ordu berean.