Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Emozioen eta autoezagutzaren inguruko saioak otsailaren 9tik aurrera

Asteartea, 2022ko Otsailaren 08a

  • Guztira bost saio antolatu dira Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan, iazko Emozioen Gimnasioa lanketaren jarraipen gisa eta “bizitzarako konpetentziak” lelopean.

  • Saioak euskaraz eta gazteleraz izango dira, ordutegi desberdinetan, eta dagoeneko izena eman daiteke udala.tolosa.eus/eskolairekia webgunean edo gobernantza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidalita.

 

Herritartasun aktiboa eta herritarren ahalduntzea sustatzeko helburuarekin abiarazi zuen Tolosako Udalak Tolosatzen Eskola Irekia proiektua. Herritarrak hainbat gaitasunetan trebatzea eta elkar ezagutza sustatzea ditu helburu proiektuak, elkarlana eta lankidetza oinarri hartuta, Udalaren, herritarren, herriko talde antolatuen eta eragile ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarren arteko sinergiak sustatzeko asmoz.

Iazko Emozioen Gimnasioa lanketaren jarraipen gisa, eta herritarrei arlo emozionala lantzeko tresnak emateko helburuarekin, bost saioko programa antolatu du Tolosatzen Eskola Irekiak, “bizitzarako konpetentziak” izenburupean. Txaro Etxeberria eta Pello Agirrezabal adituek gidatuko dituzte saioak.

Saioak goizez 10:30etatik 12:30etara izango dira gaztelaniaz, eta arratsaldez, aldiz, euskeraz 17:30etatik 19:30etara, guztiak Kultur Etxean. Izen emate kopuruaren arabera baliteke talde bakarra osatzea eta saioak elebitan izatea.

Hona hemen otsailaren 9an hasita egingo diren bost saioak:

  • Otsailak 9: Neurozientzia eta garunaren funtzionamendua. Zergatik naiz naizen bezalakoa?

  • Otsailak 16: Konpetentzia sozioemozionalak. Zer da estrenatu behar dudana? Has nadin!

  • Otsailak 23: Konpetentzia interpertsonalak. Zu eta ni, a ze parea!

  • Martxoak 9: Giza abilezietara hurbiltze azkar bat.

  • Martxoak 30: Zauden tokian zaudela, gatazka zurekin doa.

Izen ematea zabalik

Dagoeneko izena eman daiteke udala.tolosa.eus/eskolairekia webgunean, gobernantza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidalita edo Tolosako Udalera deituta 010 luzapena erabiliz.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb