Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA ATE IREKI JARDUERA

Asteartea, 2022ko Irailaren 13a

Kontseiluaren eginkizun nagusiak Ekoizpen Ekologikoaren ezagutza zabaltzea eta nekazaritza eta elikadura ekologikoaren ekoizpena kontrolatu eta ziurtatzea da.
Kontseiluaren egoitza Amorebieta Etxanoko Jauregibarria baserrian dago kokatuta. Lehenengo solairuan bulego teknikoaz gain, Ekoizpen Ekologikoari buruzko erakusketa egonkorra dago. Informazio leku honetan Nekazaritza Ekologikoaren berezitasun nagusiak azaltzen dira.
Euskadiko Ekoizpen Ekologikoa gorantz doa etengabe eta momentuan 720 eragilek osatzen dute, hala ere, 2030erako EBk jarritako helburuak lortzeko, nekazal lurren %25 ekologikoak izatea, lan haundia dago aurretik.
Guzti honengatik, Kontseiluak garrantzitsutzat jotzen du ikasturte honetan kontsumitzaileak informatzeko ekintzekin jarraitzea.
Ekologikoa, Dena Hobetzeko egitarauak jarduera ireki batzuk proposatzen ditu, elikadura eta nekazaritza sektorearekin lotutako talde eta erakunde desberdinei zuzendutakoak, Euskadiko Ekoizpen Ekologikoaren eta elikagai ekologikoen ezagutza eta informazioa sustatzeko. Aldi berean, produktu horiek ekoizteko, transformatzeko eta lantzeko prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen da.
Egitarauak aukera desberdinak ditu, horien artean:

  • IBILALDI GIDATUA: ekoizpen ekologikoaren egoitzan dagoen erakusketa eta nekazal ustiategi bat bisitatuko dira, bertan ekoiztutako produktuen dastaketa ere egin ahal izango da.
  • INFORMAZIO–HITZALDIA: Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren informazioa eta elikagai ekologikoen etiketen irakurketa, taldeak zehaztutako lekuan.
Ekimen hau NBEren 2030eko Garapen Iraunkorreko hainbat helburuekin bat dator. Besteak beste, 2. helburuarekin, “Gosearekin amaitzea, elikagaien segurtasuna eta elikadura hobetzea eta nekazaritza jasangarria bultzatzea”eta 12. helburuarekin, “kontsumo eta ekoizpen modu arduratsuak bermatzeko premia”.
Programaren finantzaketa Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluaren eta talde parte-hartzailearen artean izango da. (Kostuak izen-emate orrialdean kontsultatu)



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb