Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

GABONETAKO AZOKA BEREZIA

Ostirala, 2022ko Abenduaren 16a

Abenduaren 17an ospatuko da azoka, Tolosako lau gunetan banatuta: Trianguloan, Alondegian, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko Pasealekuan.

 

Gabonen atarian ospatzen da, Tolosan, urteko azken azoka berezia. Askorentzat egutegian ondo markatutako hitzordua da Gabonetako Azoka Berezia, klasiko bat. Izan ere, Eguberrietako otorduetarako erosketak egiteko aukera ederra da, kalitate oneneko jaki ugari topatu daitezkeelako. Aurten, abenduaren 17an ospatuko da, larunbatez.

Osagai asko dituen azoka-eguna izaten da: herrian zehar elikagaien eta artisauen dozenaka postu izateaz gain, abereak ikusteko edota pintxoak dastatzeko aukera izaten da. Eta hori gutxi balitz, kaleetan jai-giro paregabea sortzen da musikaz lagunduta, jende andana bilduz.

Larunbateroko azokako ekoizleez gain, beste 70 postu izango dira egun horretan, azokako giroa herriko beste lau gunetara zabalduz. Hortaz, Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herria Plazan ez ezik, Trianguloan, Alondegia Plazan, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko Pasealekuan ere izango dira postuak.

Trianguloan eta Alondegian, esaterako, elikagaiak izango dira nagusi, hogeita hamarna postu bilduz: gozoak, ahatekiak eta hestebeteak, lehenengoan; gozoak eta kontserbak bigarrenean. Animaliak Plaza Zaharrean egongo dira ikusgai. San Frantzisko pasealekuan, aldiz, artisauen postuak izango dira: egur tailak, bitxiak, pilotak, egurrezko etxetresnak…

Egun horretan bertan, gainera, azken urteotako ohiturari jarraituz, konpota banatuko zaie urte osoan zehar azokako hiru gune nagusietan egon ohi diren azokagileei.

Urteko azken bi azokak Eguberri bezperan –abenduaren 24an– eta urte zahar egunean –abenduaren 31n– ospatuko dira, larunbatez.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb