Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

2023ko Merkalan Azokaren hurrengo edizioa

Asteartea, 2023ko Maiatzaren 02a

Merkalanek, Lanbideren enplegu eta prestakuntza azokak, laugarren edizioa ospatuko du maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, modalitate birtualean.

Merkalan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren IV. enplegu eta prestakuntza azoka da. Azoka honek euskal enpresen eta gure lurraldeko enplegu-eskatzaileen beharrak bildu eta batzen ditu.

Merkalan, alde batetik, aukera berri bat da hautaketa-prozesuak bateratzeko, enpresei pertsonen kontratazioa errazteko eta beste enpresa batzuekin lankidetza-bideak, sinergiak eta sareak sortzeko. Eta, bestetik, laguntza handia enplegua bilatzen eta/edo hobetzen ari diren pertsonentzat.

Azken batean, sektore publiko eta pribatuko enpresen eta enplegu-eskatzaileen arteko harreman-gune berri bat, aukerak izateko, enplegua hobetzeko eta enplegurako prestakuntza-eskaintza ezagutzeko interesa dutenak.

Azoka maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean eta 2an izango da, modalitate birtualean.

Enpresa edo erakundea bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, eman izena dagoeneko bitarteko hauetako baten bidez:

Email: feriamerkalan@lanbide.eus

Telefonoa: Araba-Gipuzkoa:943430312 / Bizkaia 944069626



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb