Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Ikasi euskara Amasa-Villabonan!

Ostirala, 2023ko Irailaren 08a

2023-2024 ikasturteko Tolosaldeko euskara ikastaroen matrikulazio kanpaina aurkeztu dute, Ibarran. AEK eta Aitzol euskaltegiekin batera, Xabat Laborde, Euskara zinegotzia eta Maite Arregi, Udaleko Euskara teknikariak aurkezpenean parte hartu dute. Horietaz gain, eskualdeko hainbat udal, UEMA eta Galtzaundi Euskara Taldeko ordezkariak ere bertaratu dira.

Amasa-Villabonako euskara ikastaroen aukera
Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikastaroak antolatu ditu 2023-2024 ikasturte berri honetarako. Horrela, oinarrizko euskara ikastaroetatik hasi eta hizkuntza eskakizunen bat prestatzerainoko ikastaroak eskainiko dira herrian bertan. Gainera, etorri berriei zuzendutako Aisa ikastaroak edota autoikaskuntza ikastaroak ere izango dira.

Amasa-Villabonan bertan eskainiko diren ikastaroak:
 Hastapen maila: astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:30 (AISA – kanpoko jatorria duten herritarrentzako harrera ikastaroa)
 Oinarrizko maila (A1-A2): astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00
 Erdi-maila (B2): astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00
 Goi-maila (C1): astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00

Aurten gainera, ostalarientzako ikastaro bat eskainiko da. Ikastaroak 60 ordu izango ditu eta astean 4 orduz emango da, urritik urtarrilera bitarte. Ikastaroa asteazkenetan izango da 09:30-11:30era eta astean beste bi orduz bakarkako lana egingo da, lantokian bertan ahal bada.

Amasa-Villabonan eskaintzen diren ikastaroak ez badira ikaslearen behar edo ordutegira egokitzen, ikusi Tolosaldeko ikastaroen eskaintza.

Matrikulazio epea, irailaren 20ra arte
Ikasturte berri honetan euskara ikasi nahi dutenek irailaren 20ra arte daukate izena emateko aukera. Horretarako, bi modu daude aukeran; batetik, izen-emate orria bete eta udaletxeko sarreran dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) entregatu 08:00 - 14:00 ordutegian, edo, izen-emate orria bete eta euskara@villabona.eus helbide elektronikora bidali.

Izen-emate orria

Udalak diruz lagunduko ditu euskara ikasleak
Aurten ere bai, Udalak 12.000 euro bideratuko ditu euskara ikasteko dirulaguntzetara. Horrela, oinarrizko mailetan matrikulatzen direnek (A1etik hasi eta B2raino) matrikularen %100 jasoko dute bueltan; Euskara ikastea guztiz doakoa izango da ikasle hauentzat. C1 eta C2 mailetan matrikulatzen diren ikasleei, aldiz, matrikularen %75a itzuliko die Udalak.

Aipatutako dirulaguntza lortzeko derrigorrezkoa izango da Udalak ezarritako baldintzak betetzea:

• Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.
• Gutxienez, ikastaroaren %85eko asistentzia izatea.
• Euskaltegiaren aldeko txostena lortzea, errendimenduari dagokionez.
• Matrikula ordainduta izatea.

Euskara ikasi nahi dutenek, beraz, ez dute aitzakiarik Amasa-Villabonan, maila guztietako ikastaroak eskaintzen baitira herrian bertan. Horregatik, Amasa-Villabonako udalak euskaltegietara gerturatu eta euskara ikastera animatu nahi ditu herritarrak.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb