Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Bi ekitaldi nagusi, Samaniego Ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko

Ostirala, 2024ko Urtarrilaren 19a

  • rtarrilaren 23an urteurrena ospatzeko egin duten abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte Leidorren eta, horrekin batera, Nikotina, Juantxo Arakama eta Ayvee musikarien emanaldiak izango dira. 
  • Apirilaren 27an egingo da ospakizun handia Tolosako txoko askotan: zirko tailerra, haurrentzako jolasak, DJa eta txaranga izango dira, besteak beste.

 

Samaniego Herri Ikastetxeak 50 urte betetzen ditu aurten, eta urteurren borobila ospatzeko eta urteotako ibilbidea balioan jartzeko ekitaldi hainbat antolatu ditu eskolako komunitateak, gogoz eta ilusioz.

Egitarauaren berri eman dute gaur udaletxean egin duten agerraldian.  Bertan izan dira Iban Fernandez, ikastetxeko zuzendaria; Ana Zabala, ikasketa burua; Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea; Garbiñe Biurrun, Samaniegoko guraso ohia; Axun Erauskin, ikastetxeko irakasle ohi eta gurasoa; eta Bittor Fernandez, ikasle ohi eta egungo gurasoa.

Ekitaldi horien antolaketan, hezkuntza komunitate osoa parte hartzen ari dela azpimarratu du Iban Fernandezek: «ikasleak, irakasleak, familiak eskolako langileak, ikasle eta irakasle ohiak, Tolosako Udala,… Ezin da ulertu Samaniegoren izaera komunitate hori gabe, guztion parte hartzearekin eraikitzen baita eskolaren ibilbidea. Denen lana ezinbestekoa da, horregatik gaurko egunean eskola komunitatearen parte izan diren eta diren garen bidaideekin bat egitea nahi izan dugu».

Alkateak ere mende erdi honetan ikas-komunitateko guztiek egindako ekarpena balioan jarri du: «Tolosar askori hazten eta garatzen laguntzeko, eta kalitatezko heziketa eskaintzeko lan egin du komunitate osoak. Ikasketa akademikoaz gain, oinarrizko balioak landu eta, laguntasun sendoak garatzen lagundu duzue, erronka berriei arrakastaz aurre egitearekin batera». Era berean, ikastetxe publikoari laguntzarako borondatea berretsi nahi izan du, udalaren izenean: «Bidelagun izaten jarraitu nahi dugu. Eta, ahal den neurrian, elkarlan hori indartu eta sakondu».

Abestiaren aurkezpena, zuzenekoekin

Datorren urtarrilaren 23rako antolatu dute lehen hitzordua. Leidorren aurkeztuko da 50. urteurreneko abestia eta honen bideoklipa. Bertan abestiaren egileak diren Nikotina, Juantxo Arakama eta Ayvee musikarien emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, dantza emanaldia, bertsolariak eta argazki erakusketa ere antolatu dituzte festa girotzeko. Saioaren gidaria Ander Malbadi izango da, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Atea 18:00etan irekiko da eta saioa 18:30ean hasiko da.

Ospakizun handi bat apirilean

Apirilaren 27an izango da ospakizun handia. 15:30etik aurrera ekintza ugari antolatu dituzte herriko gune askotan. Esaterako, Trianguloan zirko tailerra eskainiko da; umeeentzako tailerrak izango dira Zerkausian; kaleak alaitzeko txaranga ibiliko da kalez kale eta baita DJ bat ere. Festa egunari amaiera emateko Nikotinaren kontzertua izango da Zerkausian, gonbidatu bereziekin.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb