Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

IX. Lanbide Heziketa azoka egingo da martxoaren 15ean eta 16an, Triangulo plazan

Asteartea, 2024ko Martxoaren 12a

  • Ostiralean, hilak 15, Tolosaldeako ikastetxeetako DBH eta Batxilergoko ikasleentzat bisita gidatua egingo da azokara, Tolosaldeako Lanbide Heziketako ezaugarri orokorrak azaldu eta ikasketen eskaintza ezagutarazteko. 
  • Larunbatean, halaber, azoka irekia izango da interesa duen herritar ororentzat. 

 

2015. urtean antolatu zen lehen aldiz Tolosaldeko Lanbide Heziketaren topaketa Tolosan, lanbide heziketa jartzeko, Tolosa eta Tolosaldean dagoen kalitatezko eskaintza zabala eta anitza ezagutzera emateko, eta enpresa, erakunde, zentro eta ikasleen arteko hartu-emana eta sinergiak sustatzeko.

Orduz geroztik urtero errepikatzen den ekimena bilakatu da. Aurten, hain zuzen, azokaren IX. edizioa ospatuko da, Tolosaldea LHIIk, Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolak, Fraisoro Eskola LHIIk eta Peñascal kooperatibak antolatuta. 

Bi egunez egingo da, martxoaren 15ean eta 16an, Triangulo plazan; lehen eguna inguruko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta egongo da eta bigarrena, aldiz, herritar orori, bi kasuetan, Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek egiten duten lana ezagutaraztea helburu. 

Martxoak 15, ikasleentzat hitzordua

Datorren ostiralean, martxoak 15, Tolosaldeko ikastetxeetako DBH eta Batxilergoko ikasleentzat bisita gidatuak eskainiko dira, goizeko 09:00etatik 14:00etara, Tolosaldeko Lanbide Heziketako ezaugarri orokorrak azaltzeko, eta ikasketen eskaintza ezagutarazteko.  Ikastalde bakoitza dagokion arduradunarekin joango da aurretiazko hitzorduarekin eta lanbide azokako kide batek azokako postuetan barrena gidatuko du taldea, azalpenak emanez.

Azoka bisitatuko duten ikastetxeak dira: Tolosako Laskorain Ikastola, Orixe Ikastetxea eta Herrikide Ikastetxea; Alegiko Aralar Ikastetxea; Anoetako Anoetako Ikastola; Amasa-Billabonako Erniobea Ikastetxea eta Zubimusu Ikastola; Ibarrako Uzturpe Ikastola; Leitzako Amazabal Ikastetxea; Andoaingo Leitzaran Ikastetxea; eta Beasaingo Beasain BHI.

Lanbide Heziketa eskaintza herriari zabalduz

Martxoaren 16an, larunbata, halaber, azoka herritar orori zabalduko zaio, kasu honetan, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Interesdunek ikastetxe desberdinetako postuak ezagutu ahal izango dituzte, Tolosaldeko hezkuntza eskaintza eta lan irteeren ideia orokor bat egin ahal dezaten. Horretarako, antolatzaileak kasuan kasu eman beharrezko azalpenak eskaini edo zalantzak argituko dituzte, helburu nagusia baita, Tolosaldeko Lanbide Heziketa eskaintza herri mailan zabaltzea eta ezagutzera ematea.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb