Albistegia
ALTZOKO KULTUR ETA KIROL IKASTAROAK MARTXAN
Asteazkena, 2024ko Irailaren 25a
Jarraian ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroen berri ematen da. Ikastaroa aurrera eramateko, gutxienez 6 laguneko taldea osatu beharko da eta izena ematen duenak, ordainketa izen-ematearekin batera egin beharko du.
- SOINKETA: astean bi saio izango dira, astelehen eta asteazkenetan 16:30etatik 17:30etara, Batzarremuñoko gelan. Interesatuek udaletxean izena eman behar duzue eta 80 €ko kuota ordaindu. Lehenengo saioa irailaren 16an izango da.
- JARDUERA FISIKO OROKORRA: beroketa, corea, indarra, entrenamendu funtzionala (zirkuito modura), erlaxazioa, estiramentuak ….. 16 urtetik aurrerakoentzat eskainiko da. Astean ordu eta erdiko saioa egingo da, astearteetan 18:00etatik 19:30etara, eskola azpiko gimnasio eremuan. Interesa duenak udaletxean izena eman beharko du irailaren 20rako, 100 €ko ordainketa eginez. Lehenengo saioa irailaren 24an izango da.
- YOGA IKASTAROA: astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:00etara Batzarremuño eraikinean eskainiko da. Lehendabiziko saioa urriaren 2an izango da eta interesatuek udaletxean izena eman behar duzue irailaren 20a baino lehen. Ikasturte osoko kuota 200 €koa da. Bakoitzak bere materiala erabili beharko du.
- ZORU PELBIKOA INDARTZEKO SAIOAK: HIPOPRESIBOAK: astearteetan 17:00etatik 18:00etara izango dira saioak, Batzarremuñon, lehenengoa irailaren 24ean izango delarik. Interesa duenak izena eman beharko du udaletxean irailaren 20rako, eta 100 €ko ordainketa egin beharko du.
- PILATES: saioak ostegunetan izango dira 18:30etatik 19:30etara, Batzarremuñon, lehenengoa irailaren 26an izango delarik. Interesa duenak izena eman beharko du udaletxean irailaren 20rako, eta 100 €ko ordainketa egin beharko du.
- DANTZA IKASTAROA: aurreko ikasturteetan bezala, aurtengoan ere dantza ikastaroa eskainiko da taldeak osatzen badira. Horretarako izena udaletxean eman beharko da irailaren 25a baino lehen. Saioen hasiera urriko 2. astean izango da.