Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Enplegunean kontratazioak egin nahi dituzten enpresentzat izen-emate epea zabaldu da

Osteguna, 2024ko Urriaren 10a

Tolosaldeako langabetuak kontratatzeko diru-laguntza

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren ebazpenetik eratorritako Lanbideren baimenarekin Tolosaldea Garatzeni 208.400 euroko diru-laguntza eman zaio Tolosaldeako enpresa eta erakundeek egindako kontratazioetarako. 

Laguntza horien helburua laguntza ekonomikoa ematea da, Tolosaldekoako enpresek merkatu arruntean Lanbiden enplegu-eskaitzaile gisa izena emanda dauden langabeen kontratazioa errazteko dagoen diru fondoa agortu arte. Gehienez 25 kontratu izango dira diruz lagundutakoak,  Kontratuak 2024ko abenduaren 31rako eginda egon beharko dute eta kontratuak mugagabeak izan beharko dute kasu gehienetan.

Laguntza 8.000 eurokoa da lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Enpresak jasoko duen laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du gainditu kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen %75.

Laguntza ordea ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta osagarrientzako den kasuetan, iraupen mugatuko eta lanaldi osoko sei hileko edo gehiagoko lan-kontratu bakoitzeko, 6.000 eurokoa izango da.

Kolektibo hauetako pertsonak kontratuz gero: DSBE-aren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherako pertsonak, luzaroko langabeak eta 55  urtetik gorako pertsonak laguntzaren zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko; eta 7.500 eurokoa, berriz, ekitaldi publikoetako artisten eta langile tekniko eta laguntzaileen lanaldi osoko eta iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko, baldin eta sei hilabete edo gehiagokoa bada. Diru-laguntzen zenbateko guztiak % 10 haziko dira, kontratuak emakumeekin egiten direnean. Diru-laguntzaren amaierako zenbatekoak, igoera horiek aplikatzean, ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata kostuen % 100 baina handiagoak, gizarte-segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.

Diru-laguntzak emateko prozedura eta baloratzeko irizpideak.

Laguntza lehiaketa bidez emango dira, ondorengo puntuetan ezarritako prozedura eta balorazio-irizpideak aplikatuta, aurrekontu-zuzkidura eta 2. puntuan ezarritako laguntza programako kontratazio-kopuru osoa agortu arte.

Kanpoan utziko dira deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak.

Eskabideak baloratzeko irizpideak:

Alderaketa honako irizpide hauen arabera egingo da:

– Lehiberri Forora edo Tolosa Gourmet club-era atxikitutako enpresak: 3 puntu

– Emakumeak kontratatzeagatik: 3 puntu

– Bikain edo Bai euskarari euskararen kalitate-ziurtagiria: puntu 1.

-35 urte edo gutxiagoko pertsona baten kontrataziogatik: 3 puntu

-55 urte edo gehiagoko pertsona baten kontratazioagatik: 3 puntu

-Luzaroan langabezian dauden pertsonak kontratatzeagatik: 3 puntu

-DSBEaren titularrak edo onuradunak: 3 puntu.

-%33 edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzeagatik:3 puntu

– Berdintasun plana izateagatik: Puntu 1

– Tolosaldea Garatzeneko enplegu sailaren bitartez selekzio prozesua egiteagatik: 3 puntu

– Deialdi hau argitaratzen denetik urte bukaera arte egindako kontratuengatik: 5 puntu.

-Enpresa sortu berria izateagatik (3 urte): 5 puntu

-Sukaldean Bai eta Josi ta Josi proiektuetan parte hartu duten pertsonak kontratatzeagatik: 3 puntu

– Lanaldi osoko kontratu bat egiteagatik: 5 puntu

Berdinketarik balego, hautaketa irizpidea laguntza-eskaera data izango da, eta lehentasuna izango dute lehenengo eskaerek.

 

 

 

 

Tolosaldeko enpresek eskaera aurkezteko tokia:

Tolosaldea Garatzeneko bulegoan. Lehiberri Zentroan. Bulegoa itxita izanez gero korreo elektronikoz egin ahal izango da lan3@tolosaldea.eus helbidean. Aurkezteko azken epea 2025eko urtarrilaren 15a izango da 15:00ak arte.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb