Bueltan da Gipuzkoako industriaren topaketa (Rethink Industry aurreko edizioetan). Datorren urriaren 30ean, lurraldeko enpresek dituzten erronkak partekatuko ditugu, eta erronka horiei arrakastaz heltzen ari direnen esperientziak entzungo ditugu, Gipuzkoan industria lehiakorra sustatzea lortuz.
Nazioarteko ikuspegia eskainiko duten inspiraziozko bi hitzaldiez gain, lau mahai-inguru izango ditugu eraldaketa digitalari aurre egiteko moduari buruz, ekonomia berdeari buruz, ETEen hazkundearen erronkari buruz, eta jarraitutasunari eta belaunaldi-erreleboari buruz, besteak beste.
Beraz, zure enpresa ETE bat bada eta erronka horietako batzuei aurre eginez lehiakortasunean jauzi bat egitea bilatzen baduzu, beste enpresa batzuek nola egin duten zuzenean ezagutzeak azkarrago aurrera egitea ahalbidetuko dizu. Ez da teoria; beste enpresa batzuen esperientzia da zure eskura duzuna.