Tolosatzen Eskola Irekiak Tolosako DBHko 1. eta 2. mailako gazteen gurasoei bideratutako tailer bat antolatu du, mundu digitalean beren seme-alaben bidelagun izan daitezen.
Tailerrak helburu du gazteen familiei tresna praktikoak eskaintzea, teknologiaren erabilera arduratsu eta seguruan gidatzeko. Gaur egungo gazteak gero eta murgilduago daude mundu digitalean, eta hori erronka bat da helduentzat. Hori dela eta, funtsezkoa da gurasoek alfabetatze digitalari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea, pantaila-denbora behar bezala kudeatzea eta interneten arriskuez jabetzea.
Tailerrak 8 orduko iraupena izango du eta azaroan zehar egingo da, lau saiotan banatuta: azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an, Tolosako Kultur Etxeko bilera-gelan (lehenengo solairuan). Familia guztien parte hartzea errazteko, bi ordutegi eskainiko dira: 16:00etatik 18:00etara euskaraz, eta 18:00etatik 20:00etara gaztelaniaz.