Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Hezkuntzaren bultzada berria lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko

Osteguna, 2024ko Abenduaren 12a

Eusko Jaurlaritzak onartu du, Gobernu Kontseiluan, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa- eta sindikatu-erakundeei dirulaguntzak emateko Agindua, lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura sustatu eta bultzatzeko jarduerak garatze aldera, beren jarduera-eremuaren barruan. Deialdi honek 468.000 euroko zenbatekoa du 2025eko ekitaldirako.

Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak aukera ematen die pertsonei lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza ez-formalen bidez eskuratutako konpetentziak edukitzeko abala izateko. Horrela, kualifikazio-maila hobetu eta prestakuntzarekin jarrai dezakete. Horrek guztiak pertsonen trebakuntza profesionala eta enplegagarritasuna eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, eta, beraz, kohesio soziala eta ekonomikoa indartzen.

Deialdi honen bidez diruz lagundu daitezkeen eta finantza daitezkeen gastuen artean, honako hauek daude:

  • Ebaluazio eta egiaztapenerako prozedura hori behin betiko irekita dagoela jakinarazten duten dibulgazio-jarduerak.
  • Konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko tresnaren erabilera sustatzeko eta bultzatzeko jarduerak, baliabide hori erabiltzen duten pertsonen kopuruan jauzi kuantitatiboa lortzen laguntzeko.
  • Erakunde onuradunek goian adierazitako ekintzak behar bezala gauzatzeko egin behar dituzten koordinazio- eta kudeaketa-lanak.
  • Erakunde onuradunek jarduera horiek garatzeko berariaz kontratatzen edo esleitzen dituzten langileetatik eratorritako gastuak.

Konpetentzien egiaztapenez gain, gaur onartutako dirulaguntzen deialdiaren bidez has daitezkeenak, prozesu horiek ugaritu egin dira Euskadin. Joan den urrian Hezkuntza Sailak “Ezarri titulu bat zure esperientziari” goiburuarekin kanpaina espezifikoa abian jarri zuenetik, 623 pertsonak hasi dute dagoeneko prozesua, orain arte dauden 3.000 pertsona interesdun baino gehiagoren artetik.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb