Amixuri Kantuzaleak urte osoan zehar astean behin elkartzen dira Alkizako kultur etxean. 15 lagunek osatzen dute elkartea. Aiztondoko herri bakoitzak bere elkartea sortzen dabil, eta kasu honetan, Amixurik aurrera ekin dio tinko, beti ere, inguruko herriekin elkarlanean, letrak eta kantuak pasaz, elkarbanatuz, e ...
Eresargi Txiki Abesbatza 5-15 urte bitarteko gaztetxoekin aritzen da abesten, haurrei baliabide eta errepertorio anitzak eskaintzea da helburu nagusia. Abesteaz gain, haurren arteko elkarbizitza egoki baten alde lanean dihardute.
Txintxarri abesbatza 16 urtetik gorako pertsonek osatzen dute eta Txintxarri Txiki aldiz, gazteenetzat zuzendua dago. Ekitaldi finkoetan parte hartzen dute eta elkartrukeak egiten dituzte, beste abesbatzekin elkarlanean aritzeko.
Gaztexoei zuzendua dagoen abesbatza, bi abesbatza daude hain zuzen ere: Hodei Truk (13-17 urte) eta Hodei Truk Samaniego. Azken hau orain dela bi urte sortu zen.
Sorkuntza koralarako eta elkartrukeak sortzeko dirulaguntzak bideratzen dituzte. Kontzertu emanaldiak antolatzen dituzte. Honez gain, ikastaroak eta hitzaldi informatiboak eskaintzen dituzte.