Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

"Escuelas de aprendices: ¿cómo imaginar comunidades de práctica en el s. XXI? "

Azalpena
Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez.
Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170007) unibertsitateaz kanpoko
irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza
gisa ere baliozkotzea eskatu da.
Uda Ikastaro honek filosofiaren, hezkuntzaren eta gaur egungo irudimen moduen arteko harremana
aztertzen du, bereziki arte bisual eta zinematografikoak, XXI. mendean jorratu behar ditugun eraldaketen
iruditeria zabaltzeko. Krisi garaian (osasuna, ekonomia, ingurumena) irudimena funtsezko faktorea da.
Imajinatzea falta dena presente egitea bada, galerarekin eta ziurgabetasunarekin harremanetan sartzeko
modu bat da, baita gure "itzala" onartzeko modu bat ere: ezagutzen ez dugun edo bazterrean mantentzen
dugun guztia. Horixe da Escuela de Aprendices (Galaxia Gutenberg, 2020) liburuaren ideia nagusietako bat,
non Marina Garcesek azaltzen duen hezkuntzaren filosofia, Ikastaro honetan egilearekin aztertu ahal izango
duguna. Horretarako, bere planteamendua 90eko hamarkadan abiarazitako praktika-komunitateei buruzko
azterlanekin osatuko dugu. Azterketa horiek interakzio informalaren eta ikastunen parte-hartze
periferikoaren garrantzia azpimarratzen dute, eta kultura- eta hezkuntza-esperientzia desberdinak beste
ikuspegi batetik begiratzeko balioko digute. Zehazki, hirutan jarriko dugu arreta: Elias Querejeta Zinema
Eskolan (Tabakalera), Massana Eskolan (Centre d 'Art i Disseny, Bartzelona) eta Boaventura de Sousa buru
duen Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatean (UPMS).
Elkar heztea ezinbestekoa da Tabakalera bezalako kultura garaikideko zentroentzat, askotan "kulturaekosistema"
gisa deskribatzen baitira. Zein dira ekologia horren gakoak denboran irauteko eta gizartearen
zerbitzura egoteko? Nola lortu hezkuntza- eta kultura-erakundeek ateak lehen aldiz gainditzen dituztenen
existentzia onartzea? Nola egin pandemia egoera honetan, hain zaila baita aurrez aurre eta belaunaldien
artean elkartzea? Zer lotura du horrek irudimenarekin, "eginez ikastearekin" eta ezjakintasunarekin?
Horregatik, Uda Ikastaroak dimentsio teorikoa du, baina baita praktikoa ere, izaera berritzailea duten
hezkuntza-proiektuak bertatik bertara ezagutuz eta parte-hartzaileen esperientziarekin kontrastatuz.


Helburuak
Marina Garcesen obran interpretazio-gako batzuk ezagutzea.
Boaventura de Sousa buru duen Gizarte Mugimenduen Unibertsitate Popularra euskal eremuan ezartzeko
esperientziak ezagutzea.
Hiru kontzeptu gurutzatuetan sakontzea: ikastunen eskola, praktika-komunitateak eta irudimenaren
ekologiak.
Bi ikastetxe alderatzea hiru kontzeptuen ikuspegitik: Elias Querejeta Zinema Eskola (Tabakalera) eta
Massana Eskola (Centre d 'Art i Disseny, Bartzelona).
Hiru kontzeptuak hezkuntzako eta gizarte-eraldaketako beste esperientzia batzuetan nola aplikatzen diren
aztertzea.


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak:
Modalitatea: Online/Internet
Ordutegia eta egunak: Ekaina 14 - 15 9:00 - 14:00
Herria: Donostia-San Sebastian
Iraupena: Balio akademikoa 20 ordu
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2021-06-14
Bukaera Data: 2021-06-15
Prezioa: Orokorra 77€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Prestakuntza eta hezkuntza
Izenemate bukaera: 2021-6-14

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb