Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

"La carrera del hidrógeno verde: El nuevo vector energético para la movilidad"

Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM
bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
European Green Deal itunean, trantsizio energetiko eta berdea ekintza politikoaren erdigunean kokatu da.
Programaren helburu dira, besteak beste, 2050. urtean CO2 isuririk gabeko EB bat lortzea eta energia garbi,
fidagarri eta merkeak garatzea.
Hori lortzeko, neurri sorta zabal bat ezarri du, besteak beste, garraioaren jasangarritasunean aurrera egin
ahal izateko. Gaur egun, EBn, azken energiaren guztizkoaren heren bat kontsumitzen du garraioak, eta
gehiena petroliotik dator. Horren ondorioz, berotegi efektuko gasen isurien laurden bat egiten ditu. Beraz,
auto, tren, itsasontzi eta hegazkinen isuriak murriztea da helburua, garraio publiko eta pribatu garbiagoak,
eraginkorragoak eta osasungarriagoak erabil daitezen sustatuta.
Motordun garraio indibidual nahiz kolektiboari dagokionez –patineteak, bizikletak, motozikletak,
automobilak, autobusak, autokarrak, trenak, itsasontzia, hegazkina…– eta hiri garraio astunari dagokionez,
elektrifikatu egingo direla espero da, baterien bitartez. Hiriarteko garraioan, hainbat teknologia lehian
arituko direla aurreikusten da, hala nola elektrikoa –baterien eta hidrogenoaren bitartez–, gasa, erregai
sintetikoak eta bestelakoak. Aireko eta itsasoko garraioan ere elektrifikazioa eta sistema hibridoak espero
dira, betiere eraginkortasunaren eta isuriak murriztearen helburuei jarraikiz.
Une honetan, hidrogenoaren merkatua zehaztu gabe dago oraindik, eta hainbat eragile ditu balio katean;
Uda Ikastaro honetan, eragile horiek aztertuko ditugu sakonago.


Helburuak
Pertsonen eta salgaien mugikortasunaren sektorean hidrogenoak zenbateko garrantzia duen eta
merkatuan zer aukera eskaintzen dituen jakitea.
Hidrogenoak mugikortasunaren sektorean dituen aplikazioak zeintzuk diren jakitea.
Hidrogenoaren balio katean esku hartzen duten agenteak zeintzuk diren jakitea.
Pertsonen eta salgaien mugikortasunarekin lotutako isuriak murrizten laguntzea, garraio publiko eta
pribatu garbiagoak, eraginkorragoak eta osasungarriagoak erabil daitezen sustatuta.


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak:
Modalitatea: Autoprestakuntza
Ordutegia eta egunak: Ekainak 15 9:00 - 14:00
Herria: Donostia-San Sebastian
Iraupena: Balio akademikoa 10 ordu
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2021-06-15
Bukaera Data: 2021-06-15
Prezioa: Orokorra 44€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Automozioa
Izenemate bukaera: 2021-6-15

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb