Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Nerabezaroa eta jarrera arazoak: adintxikikoak justizian aurrean

Azalpena

Adingabearen Erantzukizun Penalari buruzko Lege Organikoa, 22 urte indarrean egon arren, ezezaguna da eremu guztietan, baita unibertsitatean ere. Hori ezagutaraztea da Uda Ikastaro honen helburu nagusia.

Euskal Autonomia Erkidegoko delitu-tipologiak azken 22 urteetan izan duen bilakaera aztertuko da, eta teknologia berriek zigor-tipoetan duten eragina eztabaidatuko da, hala nola eskola-jazarpenean edo haur-pornografiaren kontsumoan, Ibaiondo erreforma-zentroan begirada jarrita.

Uda Ikastaro honetan eztabaidagai jarriko dugu osasun mentalak gazteen artean duen zeregina eta babesgabetasun-egoerak biktima-erasotzailea binomioaren baldintzatzaile gisa.

Horrez gain, erreforma-zentroen eta babes-zentroen arteko desberdintasunak aztertuko dira, eta horietako bakoitzaren zeregina eta babes-zentro publiko eta pribatuena ere bai.

Helburuak

Adingabeen prozedura ezagutaraztea.

Erreformaren eta babesaren eta zentro mota desberdinen arteko aldea erakustea. Baita horietan sartzeko beharrak eta baldintzak ere.


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelania
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Ekainak 19-20
Herria: Miramar Jauregia (Donostia)
Iraupena: 20 orduko balio akademikoa
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2023-06-19
Bukaera Data: 2023-06-20
Prezioa: 85€ orokorra
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Bestelakoak
Izenemate bukaera: 2023-6-12

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb