Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Hezkuntza Metabertsoaren garaian. Oraina eta...etorkizuna?

Azalpena

Metabertsoa benetako edo irudimenezko egoeretan oinarritutako esperientziez gozatzeko aukera ematen duen ingurune birtuala da. Metabertsoan, mila kilometroko distantziara egiten ari den arte-erakusketa batera joan gaitezke, eta ikusgai dauden artelanekin ikusmen- eta ukipen-mailan elkarreragin dezakegu; baita simulatutako mundu bateko festa batean parte hartu ere, beste pertsonen irudikapen grafikoekin elkarreraginean. Hori guztia errealitate birtuala, errealitate areagotua, 3D ereduak edo adimen artifiziala bezalako teknologien erabilerari esker egin daiteke. Ikastaro honetan, Metabertsoak eta lotutako teknologiek hezkuntzaren esparruan ikasteko, irakasteko eta erlazionatzeko modua nola alda dezaketen aztertuko da.

Zer abantaila dakartza teknologia eta Metabertsoa hezkuntzan erabiltzeak? Zer erronka planteatzen ditu? Zer esperientzia berritzaile ari dira garatzen gaur egun hezkuntzaren arloan? Hauek dira Uda Ikastaroan zehar landuko diren galderetako batzuk, teknologiari, Metabertsoari eta horrek hezkuntzan duen eraginari buruzko ikuspegi eguneratua eta kritikoa eskaintzeko helburuarekin. Ikastaro hau edozein etapatako hezkuntzarekin zerikusia duten pertsonei zuzenduta dago: irakasleei, ikasleei, ikertzaileei eta abarri, eta Metabertsoari eta horren hezkuntza-inplikazioei buruzko hausnarketarako, elkartrukerako eta ikaskuntzarako gunea izan nahi du.

Helburuak

Metabertso kontzeptua eta haren ezaugarri nagusiak ulertzea.

Metabertsoaren teknologietan oinarritutako hezkuntza-esperientzia berritzaileak ezagutzea.

Metabertsoak hezkuntzarako dituen abantailak eta oztopoak ezagutzea.


Baldintzak:
Hizkuntza: Euskara - Gaztelera
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala / Autoprestakuntza / E-learning
Ordutegia eta egunak: Ekainak 23
Herria: Miramar Jauregia (Donostia)
Iraupena: 10 orduko balio akademikoa
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2023-06-23
Bukaera Data: 2023-06-23
Prezioa:
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Prestakuntza eta hezkuntza
Izenemate bukaera: 2023-6-16

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb