Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Naturan hezi, zaintza erdigunean jarrita

kastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2368170021 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Naturarekin harremana beharrezkoa dugun izaki bizidun inter- eta eko-menpekoak izanik, bizitzaren, norbanakoen eta noski, naturaren beraren zaintza erdigunean jartzen duen hezkuntza-sistema bat behar dugu. Zaintza, bizi dugun planetari errespetuz begiratzeko, hau kaltetu gabe babesteko. 

Ikastaro honetan egungo hezkuntza-sistema sozialean zentratu nahi izan dugu zaintza erdigunean jarrita, berdintasunean hezteko. Denontzako natura bat aldarrikatu nahi dugu, izaki bizidun guztiok aukera berdintasuna izan dezagun gure jatorria, sexua, adina edo ezintasunak edozein direla ere, ingurune naturalean hazi eta hezteko.

Horrela, zaintzen pedagogia oinarri hartuta, ikastaroan aurrera egingo dugu helduok ikasleen bidelagun gisa dugun rolaren inguruan hausnartuz, arriskuen pedagogian sakonduz eta denok naturarekin kontaktuan hazteko dugun aukera berdintasunaren gainean hitz eginez.

Natura zaindu eta naturan zaindu, naturak gu zaindu gaitzan.

 

Helburuak

Izaki bizidun guztiok naturarekin harremana izateko aukera berdintasunaz hitz egitea, genero, adin, kultura, adimen edo beste edozein motatako aniztasuna oinarri hartuta.

Elkarren zaintzaren ikuspuntua ingurumenaren eta hezkuntzaren ardatzetik jorratzea.

Aukera berdintasunean naturan hezten duten proiektuak ezagutara ematea.

Ohiko natur eremuetan dugun eraginaren gainean hausnartzea, gure ekosistemak zaintzeko helburuarekin.




Baldintzak:
Hizkuntza: Euskara - Gaztelera
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Online/Internet
Ordutegia eta egunak: ABE. 01 - 20. ABE, 2023
Herria: Donostia
Iraupena: Balio akademikoa: 30 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2023-12-01
Bukaera Data: 2023-12-20
Prezioa: 78€ orokorra
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Prestakuntza eta hezkuntza
Izenemate bukaera:

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb