Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

MUGIKORTASUN JASANGARRI BERRIAREN SEKTOREAN SARTZEKO AUKERAK ETA GAKOAK

"Jardunaldi hau bereziki gomendatua dago mugikortasun jasangarri berriak eskaintzen dituen aukerak ezagutu edo aztertu nahi dituen enpresa ororentzat, bere sektorea edozein dela ere.

Gainera, enpresak mugikortasun jasangarri berriaren aldaketetara egokitzeko erronkari aurre egiten ari direla ikusiko dugu, barne-ekintzailetzan eta sektore-dibertsifikazioan oinarrituta.

BIC Gipuzkoak eta Gipuzkoako Bazkundeak, lankidetzan, jardunaldi hau antolatu dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzatua.

Bertan, mugikortasun jasangarri berriaren arloko aukerak aurkeztuko dira, gure enpresek duten ahalmen eta trebetasun ekintzailea kapitalizatuz, enpresa-ekimen berriak bultzatzeko asmoz.

Azaroaren 30ean egingo den jardunaldian, INGIMOB programaren aurreko edizioetan identifikatutako mugarrien eta zailtasunen balantzea egingo da.

Programa horren bidez, industria-enpresei mugikortasun berriaren sektorea dibertsifikatzeko gakoak aurkeztuko dira.

Era berean, "Mugikortasun Adimenduna Dibertsifikatzea" programa berria ezagutaraziko da. Programa horren helburua enpresei laguntzea da, mugikortasun adimendunaren eta iraunkorraren sektorerantz dibertsifikatzeko proiektuak gara ditzaten, negozio-unitate berriak sorraraziko dituzten produktu eta/edo zerbitzu berriak merkaturatzeko helburuarekin."

 

EGITARAUA

9:00 Jardunaldiaren hasiera

Ane Insausti. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatua

9:10 Kimubil, prototipoetatik produktu seriatu batera igarotzeko ikaskuntza-proiektua

Nagore Azkue. Kimua Group-eko ingeniaria

9:35 Software – Megak definitutako autoak. Joera eta aukera berriak sektorearentzat

Patrick Glusk. Iberiako zuzendaria - FEV Consulting

10:00 Mugikortasun adimenduna dibertsifikatzea. Balantzea eta hurrengo urratsak

Ainhoa Unamuno. Gipuzkoako BICeko proiektuen zuzendaria

Alfonso Aguirre. Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Lehiakortasun zuzendaria

10:25 Mahai-ingurua

Moderatzailea: Jon Gurrutxaga. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendaria

  • Lorena Hernando (Silam-en Sales Manager)
  • Maiara Marth (Vostoken sortzailea)
  • Kartik Rajaram (Reiner-eko CTO)
  • Javier Goikoetxea (Letmecharge-ko COO)

10:50 Amaiera

11:00 Kafea eta Networkina

INFORMAZIO GEHIAGO

943 000294

aaldarondo@camaragipuzkoa.com


Baldintzak:
Hizkuntza: Euskara - Gaztelera
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Azaroak 30 Ordutegia: 09:00etatik-11:30etara
Herria: Donostia
Iraupena: 2,5 ordu
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2023-11-30
Bukaera Data: 2023-11-30
Prezioa: Dohainik
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Merkataritza
Izenemate bukaera:

Zentro antolatzailea: Gipuzkoako Bazkundea
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 94300029
Zentroaren posta-e: formacion@camaragipuzkoa.com


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb