1. Zure enpresaren eta produktuaren autodiagnostikoa.
Enpresa bakoitzak autodiagnostiko bat egingo du online galdetegi baten bidez. Horri esker, Silver Economy-n garatzeko duen ahalmenarekiko abiapuntua ezarriko du.
2. Prestakuntza-plana, autodiagnostikoan hautemandako beharren arabera.
a) Silver Economyko prestakuntza
b) Prestakuntza espezifikoa
Autodiagnostikoaren emaitzaren eta hautemandako prestakuntza-beharren arabera, ideiak eraikitzera, teknologia disruptiboetara, metodologia bizkorren ezagutzara, negozio-ereduetara, marketinera eta merkaturatzera, finantzetara eta abarretara bideratutako hainbat prestakuntza-kit planteatuko dira.
3. Merkaturako zure balio-proposamena asmatu, silverizatu edo hobetzeko laguntza pertsonalizatua
Parte-hartzaileek banakako laguntza-zerbitzu bat izango dute, balio-proposamena sakonago lantzeko.
Fase hau amaitzean, enpresa bakoitzak Silver Economytik eratorritako aukeretara egokitutako zerbitzu edo produktu espezifikoak definituta izan ditzan saiatuko da. Era berean, proiektuaren garapena osatuko da enpresa bakoitzaren errealitatea Silver Economyra hurbiltzen lagunduko duten jarduera gehigarriekin.
Baldintzak: | |
---|---|
Hizkuntza: | Euskara - Gaztelera |
Hartzaileak: | Enpresak |
Modalitatea: | Presentziala zentroan |
Ordutegia eta egunak: | Martxoak 6tik uztailak 30 arte |
Herria: | Tolosa |
Iraupena: | |
Ziurtagiri edo titulua: | |
Hasiera Data: | 2024-03-06 |
Bukaera Data: | 2024-07-30 |
Prezioa: | 65€ |
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Gaia: | Merkataritza |
Izenemate bukaera: |
Zentro antolatzailea: | Gipuzkoako Bazkundea |
---|---|
Harremanetako pertsona: | |
Informazio gehiago: | 94300029 |
Zentroaren posta-e: | formacion@camaragipuzkoa.com |