Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Adinekoak erronka global eta lokalen aurrean: komunikazioa eta saretzea

Uda ikastaro honetan erronka global edo orokorretatik tokiko erantzunetara bidaia berri bat proposatuko dugu.

Bolo-bolo dabiltzan adimen artifiziala, klima aldaketa eta migrazioaren gaiak, eta horiek adinekookin dituzten ezinbesteko loturak, landuko ditugu lehenengo egunean.

Bigarren eguna berriz, egun horrenbesteko pisua duen komunikazioari eskaini nahi izan diogu: Nola tratatzen gaituzte? Nola tratatzen ditugu guk, ohiko hedabideak eta hedabide berriak? Goiza amaitzeko, euskal kulturan ibilbide luzea izandako hainbat ordezkari bilduko ditugu aurrekoaren inguruan euren ikuspegia emateko.

Eta azkenik, zahartzaroaren ikuspegi berri batekin batera, beste gobernantza baten bila bultzatzen ari garen ekimenen inguruan arituko gara.

Helburuak

HELBURU OROKORRA

Egun gizarteari, eta baita adinekooi ere, bete-betean eragiten diguten gaien inguruko hausnarketa bultzatu eta ekintzarako proposamen zehatzak ezagutarazi.

Adimen Artifiziala zer den eta gure eguneroko bizitza nola erraztu dezakeen ulertu.

Euskadiko klimaren datuek klima aldaketaren diskurtsoarekin izan dezaketen bateragarritasuna ezagutu.

Bizitza duin baten bila dabiltzan pertsonen joan-etorri masiboei ikusgarritasuna ematea.

Ohiko hedabideek adinekoen inguruan eskaintzen duten ikuspegia ikusaraztea.

Adinekoon eta hedabide berrien arteko distantzia ikusaraztea eta desmitifikatzea.

Bizitza Betea proposamenaren ibilbidea ezagutaraztea.

Sare-lana eta Adinekoen Euskal Institutuaren proposamena bultzatu.


Baldintzak:
Hizkuntza: Gaztelania
Hartzaileak: Orokorra
Modalitatea: Presentziala / Autoprestakuntza / E-learning
Ordutegia eta egunak: EKA. 17 - 19. EKA, 2024 9:00 - 13:30
Herria: Donostia
Iraupena: 30 orduko balio akademikoa
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2024-06-17
Bukaera Data: 2024-06-19
Prezioa: 25€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Gipuzkoako Foru Aldundia
Gaia: Gizarte zerbitzuak
Izenemate bukaera: 2024-6-17

Zentro antolatzailea: Uda Ikastaroak EHU-UPV
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 9432195
Zentroaren posta-e: info@uik.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb